Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bi gizonezkoak jaitsi eta estuasunean harri potor batzuek jarri zituzten burdin-bidean. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 165. orr.
Amaiak bolantea bortitz jiratu behar izan zuen, bide bazterrean zegoen harri potorra joko ez bazuen. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 26. orr.
Hanka artean izter erdialderainoko zakil sendoa zeraman zintzilik, bi barrabil potorrez ongi horniturik. Aitor Arana «Onan», 2000 - 48. orr.
Oldartzen diren laino potor handi hodeitsu biribil fafa-fafa handitzen doazen horiek, hego punttuak bidalita, honuntzaka datoz. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 296. orr.
Mahaiaren erdian, laranja eta amerikar sagarrezko piramide bati eusten zion fruta-ontziaren zaindari gisa, antigoaleko bi likore-botila potor, kristal landuzkoak, bata oportoz eta bestea jerez gozoz beteak. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 293. orr.
Aurpegi potor musugorridun bezero bat erdi oldartu zitzaion tabernariari: [...]. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 107. orr.