Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

potolotu (orobat pottolotu g. er.), potolo(tu), potolotzen da/du ad potoloago bihurtu.

Esan beharra dut uste baino atseginagoa egin zitzaidala, nahiz eta berehala potolotu zen eta ahoa zeharo bete zidan.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 25. orr.

Egunari zegokion ezaugarriren bat tartekatuko nuen, beti eguraldiarena patxadan aletu ostean, egunaren ekarria gizenduz eta potolotuz.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 141. orr.

Taxidermista konplexua ari zait sartzen; astea joan eta astea etorri, susmoa potolotzen ari zait: ez ote ditudan erakusten artista disekatuak, ez ote ditudan hilotzak baino erakusten, ez ote naizen ari orri erdi hau museo bihurtzen.  Berria - Kultura   2006-02-05

Mitoa gehiago ari naiz potolotzen, badakit, baina horixe da ikusi genuena.  Berria - Kultura   2004-09-14

Eman zidan, bada, esku bigun potoloa, traiziozko gantzez potolotua, antza.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 76. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus