Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

potetxo 1 iz pote txikia. ik poteño.

Hotzikara antzeko bat sentitu eta potetxoa eta pintzela erori zitzaizkion hatzen artetik. bolalumak eta errotuladoreak sartzeko potetxoak.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 345. orr.

Arroz-hautsen potetxoa hartu zuen gero, eta aurpegiko kolore-aldaerak berdindu zituen, behin eta berriro potetxoan sartzen zuen belaki txiki batez.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 178. orr.

2 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Nik Bavaria tabernako sototik lapurtu eta, Angelaren giltzaren laguntzaz, Roma dendakoan utzitako hiru kutxa haiek kausitzean... penizilina potetxoz beteriko hiru kutxak.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 114. orr.

Krema potetxoa itxi eta ispilu atzeko armairutxoan gorde du.     «Bizia lo», 2003 - 33. orr.

Pintura potetxoak, eta leihoak eta paparrerako beste itsasgarri batzuk atera ditu, margotzeko.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 114. orr.

3 industrialki prestaturiko haur janaria daukan kristalezko potetxoa. ik potito.

Haurrentzako saltzen dituzten ahi potetxoz beteta zeukan hozkailua.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 86. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus