Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

potentzialitate (orobat potentzialidade g.er.) 1 iz gerora izateko gaitasuna edo ahalmena.

Potentzialitate handiko istorioa dago eleberriaren muinean.  Berria - Kultura   2006-03-07

Gernikako Estatutuak zituen potentzialitateek -Nafarroa «eransteko» aukera eta eskubide historikoak- ez dute emaitzik eman 25 urtetan.  Berria - Euskal Herria   2004-10-02

Elkarlan horrek duen potentzialitatea altxor bat da etorkizunari begira.  Berria - Euskal Herria   2004-02-07

Abertzaleek badute potentzialitate bat, azken hauteskundeetan osoki erabili ez zutena.  Berria - Euskal Herria   2004-03-17

Hezkuntzarekin zerikusia izan beharko luketela hedabideek, batez ere euskal hedabide publikoek, hizkuntza aldetik duten potentzialitatea kontuan hartuta.  Berria - Kultura   2004-12-01

Sinn Fein konturatu zen presoen kolektiboak zuen potentzialitateaz.  Berria - Euskal Herria   2006-03-28

Esaten da AEBetako eta Israelgo agenteek Irakeko zientzialari, mediku eta gisa horretako profesionalak hiltzen dituztela, Irakek etorkizunean halako jende baliagarririk izan ez dezan eta potentzialitate murritza izan dezan.  Berria - Mundua   2004-12-18

Adierazle horren potentzialitateetako bat hezkuntza mailan izan dezakeen indar handia dela.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 68. orr.

Eskubide historikoen «potentzialitatean» oinarritutakoa.  Berria - Harian   2005-12-08

Binomio fantastiko horretan datzan potentzialitateak bultzarazten gaitu.     «Kuskue tanden», 2004 - 29. orr.

Literaturaren potentzialitateak non egon zitezkeen bilatzen eta murgiltzen ibiltzen zen.  Berria - Kultura   2006-01-28

2 potentziala denaren nolakotasuna; potentzian baino ez dena.

Pentsamendu berriak sistema hegeliar bera sistema inpotentea zela azpimarratu zuen, potentzialitate hutsez egina, baina Borondate irrazionalaren ekintzarik gabe gauzatu ezin dena.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 46. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus