Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Tabernan pote bat hartu, eta jatetxerantz abiatu gara. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 96. orr.
-Goazen Kutxira pote batzuk hartzera -manager paregabea zen Txapli-. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 138. orr.
Bazakiat zer gertatuko den pote batzuk hartzen hasiz gero. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 218. orr.
Gaur ezer inportanterik ez badaukazu egiteko, joan gintezke zer edo zer hartzera, pote bat edo. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 79. orr.
Gaur bakarrik kanporatu arren, bere lako alprojaren bat ez da faltako pote pare bat hartzeko gogoz. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 21. orr.
Gero azken pote bat hartzera joan ginen, Zazpira. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 89. orr.
Zorterik ez baduzu, pote batean luzokerrak eta mustarda saltsa pixka bat besterik ez dator. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 278. orr.
-Kafe alerik gogokoenak gorde nituen pote batean, eta ez dut uste urte hauetan galduko zirenik. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 46. orr.
Mihi-arrain kontserbazko pote bat hondatu egin da. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 99. orr.
Boligrafoa hartu zuen "Kaskagorrik" mahai gaineko pote borobil eta loratu batetik. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 60. orr.
Oso noizean behin zabaltzen du pote bat. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 91. orr.
Aurpegirako hautsen pote bat irauli zuen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 213. orr.
Potter potean pixa egiten! -esan zuen Peevesek kar-kar. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 171. orr.
Poltsikotik kristalezko pote bat atera zuen, ukenduz betea, eta Albertori luzatu zion. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 190. orr.
Portzelanazko pote batetik ontzi txiki batera isuri zuen likido garden txorrotadatxoa. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 26. orr.
Zuzendariak, presoekin hitz egin partez Polizia sarrarazi zuen kezko pote eta gomazko pilotak jaurtikiz. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 123. orr.
Orain eraikin triste bat iruditzen zait, latorrizko pote marruskatu bat erreka-bazter zikinera jaurtikia. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 44. orr.
Garbigarri ezagun baten pote handi hustu bat. «Bizia lo», 2003 - 98. orr.
Kafeontzia, bi kikara eta pote bat gaileta ekartzeko erabili zuen. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 189. orr.
-Hamar pote arrain, berrogei pote esne, hamar kilo esne hauts, hiru botila olio, lau pote (kontserbatakoak) gurinez beteta, lau pote haragi, bi pitxer marrubi, [...]. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 193. orr.
Eri zeudenei urtebetetze-postalak bidaltzea eta beirazko pote bete zopa eramatea baino beste gogoetarik ez zuena. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 236. orr.
Jende elemenia serio-serio begiztatuko duzu, nor bere pote bete urarekin, kaka egitera irtenda. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 19. orr.
Marinel mozkorti batek pote-irekigailu batez egina dirudi. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 152. orr.
Pote pila hura hasi zen bederen pixkanaka beherantz egiten. «Kuskue tanden», 2004 - 76. orr.
· Diru-kutxan zeuden azken hondarrekin babarrun pote pila bat erostea deliberatu zuen Luis Angelek. «Kuskue tanden», 2004 - 71. orr.
Sanchezeneko sardin-pote kajak eta, zer ez ote genituen eraman... Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 25. orr.
Bi piper pote daude hozkailu gainean: hutsik bat, kotoi maluta bat gordetzen du besteak. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 35. orr.
Hara eramaten du gas-sukaldetxoa, tea egiteko edo kontserba-poteetako janaria berotzeko. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 272. orr.
Lekale-poteak eta oliba-pitxerrak ikusten zituen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 218. orr.
Beti ekartzen dizkit marmelada eta jele poteak. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 278. orr.
Zigarro-pakete eta zerbeza-pote abandonatuek. Berria - Kultura 2006-01-05
Zainzuri-pote bat askatu, entsalada bat prestatu, eta arrautzopil bat egin genuen txanpinoiekin. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 84. orr.
Garagardo botila eta sardina-pote zirtzilduak pilatzen diren lekua. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 211. orr.
Plater birakari batean edukitzen ziren plastikozko espezia-pote haiek. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 85. orr.
Maiatzaren 20an aitak bost jogurt pote galdu zituen Van Daan andrearekin egindako apustu batean. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 313. orr.
Apal bat ukendu pote batzuekin. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 124. orr.
Eta nik erosi nituen sei pintura pote haiek zer? Pako Aristi «Note book», 2005 - 23. orr.
Handik gutxira, oso gutxira, Poliziaren sirena hotsak, ke pote eta pilotakaden danbada sikuak. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 143. orr.
Llum aulkitik altxatzen da, Coca-cola pote hutsa hartzeaz batera. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 46. orr.
'Fairy ultra' pote bat. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 66. orr.
Txerri gantz potea edo barraskilo kaxa ekartzeko eskatzen zion mutilari. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 81. orr.
marmelada pote (3); pote bat hartzera (3); pote batzuk hartzera (3); pote pila (3); ukendu pote (3)
potea hartu (4)
garagardo poteak (3); ke poteak (7)