Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Giro horretan baldintza postmodernoa gako bihurtu zen (modernitatearen) amaieran. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 91. orr.
Idealismo horren oihartzuna oraindik entzuten da, hala etnografia postmodernoan nola antropologia hermeneutikoagoan. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 302. orr.
Aldi berean arkaikoa, modernoa eta postmodernoa zela esaten zuen Derridak. Berria - Kultura 2004-10-10
Supermoderno eta postmoderno eta progre bezala saltzen zaigun azken-garrasi merkaduria asko eta asko, tradizio kontserbakor hobereneko zapi zaharrak baino ez direla. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 218. orr.
Politika erradikala arte eta kultura postmodernoaren osagai bihurtu da. Berria - Kultura 2006-04-23
Izaki postmodernoaren barne haustura aterpetzeko etxe txikiak eraiki beharko dira, modernitateko amets erorien hondakinekin. Berria - Kultura 2004-05-08
Orduko orkatila estaltzen zuten Converse zapatilen, burdinazko uztaien eta larruzko baloi astunen ordez, egun, kirol material postmodernoa, uztai hidarulikoak eta puzgailua erantsita dakarten baloiak ikusten dira. Berria - Kirola 2004-10-03
Edozein ziegatara sartzean halakoxe dekoratu postmodernoa aurki dezakezu. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 159. orr.
Eraikin itxuroso askoa zen lehen, eta orain porlan eta plastikozko artelan postmoderno, ikaztu eta gaixotia besterik ez zuen ematen. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 66. orr.
Hamar birjinen parabolaren bertsio postmodernoa ematen du honek. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 47. orr.
Orduko orkatila estaltzen zuten Converse zapatilen, burdinazko uztaien eta larruzko baloi astunen ordez, egun, kirol material postmodernoa, uztai hidarulikoak eta puzgailua erantsita dakarten baloiak ikusten dira. Berria - Kirola 2004-10-03
Filmetako afixa zenbait hormetan, margolari handien koadro batzuen erreprodukzioak, diseinuzko altzari postmodernoak... Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 165. orr.