Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
postmodernismo (orobat posmodernismo) 1 iz postmodernitatea.
Hori izan zen [Ba al da zientzia objektiborik?] "postmodernismo" izeneko mugimendu baten aldekoek bere buruari egin zioten galdera. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 169. orr.
2 modernismoaren aurkako literatura- eta arte-higikundea.
Pare bat urte geroago Juan Antonio Agirrek La pintura es la política margotu zuen, postmodernismoaren begirada alai eta koloretsuaren ildotik. Berria - Kultura 2004-10-27