Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

poster 1 iz horma-irudia. ik horma1 11.

Paretetako poster guztien atzean begiratu zuten.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 53. orr.

Kartelak, posterrak eta pegatinak nonahi.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 94. orr.

Hormako posterra, zuri-beltzezko hatz-marka erraldoia dibujaturik zuena.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 84. orr.

Aztarna digital baten irudia marrazturik zuen zuri-beltzezko poster bat.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 82. orr.

Kristalez estalitako hiru poster.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 24. orr.

2 (izenondoekin)

Gogoratzen dut hormetako batean, Amelio Mendijur ziklistaren poster handi bat zutela markoztatua.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 162. orr.

Che Guevara zeritzon morroi bizartsu baten poster zaharkitua ikus zitekeen, txano izarduna buruan eta begirada hodeiertzean.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 91. orr.

Jesus Christ Superstarren poster plastifikatua. web gune horren sustatzaileek sortu dituzten hainbat poster bitxi eta adarjotzaile.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 121. orr.

Karrajutik paseoan, nesken geletako poster horterak aztertuz.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 68. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

poster handi (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus