Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gutunak pasarazten zituen, postari baten bitartez. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 50. orr.
Bi postari lauhazka zetozen haien norabidean. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 290. orr.
Postari gaztea hil egin da; hamazazpi urte baino ez zituen. perfume goxo baten ukitu arina zuen postariak ekarritako gutun hark. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 85. orr.
Izan ere, Mikel Strogoff zela hasi zen esaten, nobela ospetsuko tsarraren postaria bezala. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 12. orr.
Postariaren lanbidea guztiz ogibide literario eta kilikagarria zela, horretan oinarrituta hainbat ipuin asma zitezkeela. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 229. orr.
Bizkaiko postariak gaur bueltatuko dira lanera Correosek egindako azken proposamena onartu eta gero. Berria - Ekonomia 2004-01-08
Postako zuzendari berriak gomendatzen die euskal postalariei marka bat ezartzea beren aitzinean edo papoan, gure mintzaira badakitela. Herria 2005-11-03
Berrikitan irakurri dut Bartzeloan bi pittbullek postari emakume bati eraso diotela. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 86. orr.
Eguna joan eta eguna etorri imajinatu zuen Jeronimo Badiola aitona postariari itaunka, bidean galdutako gutunen zain, eta egunero buruaren keinu ezezkor berbera jasotzen. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 83. orr.
Protesta mezua bideratzeko postari bereziak aukeratu dituzte: Patxi Lopez eta Jose Antonio Pastor, Espainiako presidentearen alderdikideak. Berria - Euskal Herria 2006-05-10
-Tsar gorriaren postaria berandu dabil -erantzun zuen Pepponek-. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 222. orr.
SIPMko txostenen arabera, "Burusoilak" postari eta bitartekari lanetan jarduten zuen Iparraldeko euskal erakundeen artean. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 54. orr.
postari gaztea (6)
postariaren seme (13); postariaren zain (3)