Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

populatu, popula, populatzen 1 du ad jendeztatu.

Gauza jakina da katalanek populatu zituztela Balear Uharteak, eta balearrek katalantzat izan dute ordutik oraintsu arte euren burua.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 104. orr.

Herrialde horiek populatzen zituzten nazioei esker, asiriarren, mediarren eta pertsiarren inperio handiek komunikazioa zuten sortaldeko eta sartaldeko parte urrunenekin.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 30. orr.

Populatu gabeko lurraldeetan galdurik.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 328. orr.

Batasuneko lurralde zabalak industrialki gutxiegi populatuak zeudenez, Errepublikak ongietorria egin behar ziela guztiei, "zenbat eta gehiago, hobe" printzipioan oinarrituz.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 254. orr.

2 irud/hed

Errezatu egin nien Jainkoari eta eliza populatzen zuten igeltsuzko, egurrezko eta marmolezko irudi nekatu eta insomneei.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 108. orr.

Urgaina neurri guztietako izotz eskonbroz populatuko da.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 282. orr.

Eta hala populatuko da izaki berriz unibertso matematikoa.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 165. orr.

Horren ondotik, nerbio, bihotz, bular eta buruko espezialistengana jo zuen, eta mikrobioek eta gaitz ezkutuek populatutako mundu baten ateak zabaldu zitzaizkion.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 307. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Munduko lurralde populatuenetakoa da Gaza: 1,3 milioi palestinar bizi dira, 40 kilometroko luzera eta 5 kilometroko zabalera duen eskualdean.  Berria - Mundua   2004-05-20

India munduko bigarren estaturik populatuena da. Munduko hamar hiriburu populatuenetako edozeinetan.  Berria - Mundua   2006-02-03

Bailara oparoa eta oso populatua zen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 68. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus