Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ponpoxo (orobat ponpox, ponpos g.er. eta ponposo) 1 izond hanpurutsua, arranditsua.

Mediku ponpoxo batzuk iritsi ziren, esmokin beltza eta txaleko zuria soinean, beren patrika-erlojua eta guzti.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 34. orr.

Beste garai batzuetako pentsalari eta intelektual ponposoak kilkerra euri egunetan bezain ezkutatuak dabiltza.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 36. orr.

Batzuetan eskolatua izaten da, maiz aberatsa, normalean txukuna eta beti ponpoxoa.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 118. orr.

Andere ponpoxaren agerpenen arabera, Goikotxea baserri aberats eta ederra zela imajinatua zuen neskak.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 225. orr.

-Eroango nindukek hire moto ponposo horretan auzokoen begietatik urrun?  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 81. orr.

Enperadoreak ordezkoak bidali zituen eliza-ekitaldi ponposo eta loretsura.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 253. orr.

Baliteke metodologia kontuez hitz eginik agian hitz ponpoxoen azpian eztabaidan zegoena botere banaketaren kontua izatea, ez besterik.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 134. orr.

Egia da filosofiaren eta filologiaren artean irrist eginez esaldi ponpoxo eta handigurak erabiltzea asko gustatzen zitzaiola Jean-Baptisteri.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 106. orr.

Kaligrafia xehe ponpoxoaz.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 91. orr.

Argaingo auzotegiak ere ari du itxura ponpoxa bat eskuratzen.  Herria   2005-02-27

Badaki aspertu egingo dela bilera amaitezin ponposoetan.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 74. orr.

2 (adizlagun gisa)

Bazaude etsita, eguzkiari goraintziak bidaltzekotan, eta hor azalduko zaizu biribil eta ponpoxo.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 402. orr.

Neska, oraindik bere onera etorri gabe, ez zen mutila bezain ponpox eta alai jartzen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 97. orr.

· Ohi zuenez, ponpox antxa jantzia zegoen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 109. orr.

3 ponpoxo-ponpoxo adlag

Interesatzen zitzaiena gurekin argazkia ateratzea zen, eta egun horretan ponposo-ponposo agertzea, gure ondoan baleude bezala.  Berria - Euskal Herria   2004-02-18

Haren hiru seme-alabak, berriz ere ponpox-ponpox jantziak, osaba-izebek eta lehengusuek inguraturik zeuden.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 398. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus