Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Langileak agurtu eta berehala aldendu zen Miarritzera, kalte egiten zion Bilboko poluzioak. Berria - Kultura 2004-08-19
Itsasoko eta kostaldeko poluzioa, hiriko bizimoduarekin loturiko arazoak (trafikoa, zarata, hondakinak...) eta kontsumo ohitura egokirik eza dira kezka handiena eragiten duten gaiak. Berria - Euskal Herria 2004-06-01
Administrazioek azpiegiturak eraikitzen jarraitzen dute, eta horrek poluzioa gehitu besterik ez du egiten. Berria - Euskal Herria 2006-02-22
Ordukotz arma nuklearrak kenduak ziozkaten eta ez du poluzio irriskurik batere ekarri ixtripu horrek. Herria 2003-09-04
Herritarren %79k uste dute lehentasunezkoak direla ingurumenaren babesa eta poluzioaren kontrako borroka. Berria - Euskal Herria 2004-11-09
Lurzoruaren Poluzioa Prebenitzeko eta Zuzentzeko Legea. Berria - Euskal Herria 2004-06-01
Zaratak poluzio handia eragiten du. Berria - Euskal Herria 2004-10-07
Gaueko botaldi bat izan nuen; nire amets erotikoak sortutako poluzioa. Aitor Arana «Onan», 2000 - 52. orr.
Dena eskaini, gorputzeko azken malko eta odol tantaraino, azken gau-poluzioko azken espermatozoidea ere bai. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 190. orr.
Dodov berez esnetzen zen, gau-poluziotan murgiltzen zen zintzurreraino. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 154. orr.