Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

poliomielitis (orobat poliomelitis g.er.) iz eritasun kutsakorra, bizkar muinean kokatzen den birus batek sortua, ezaugarritzat giharren endurtzea eta elbarritasuna dituena.

Izan ere, urtebeteko haurra zela poliomielitis gaitza izan zuen Jexuxek, eta bi hanketatik elbarri utzi zuen horrek, betiko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 9. orr.

Elbarritua zegoen, poliomielitisak hartua.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 130. orr.

Bederatzi urterekin poliomelitisak erkindutako belaunburu haiek, elkarri musu ematen zioten kalaberatxoak bailiran.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 105. orr.

Bazen talde bat animalia-zelulak erabiltzen hasia zena poliomielitisaren birusa eta haren ugalketa aztertzeko.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 84. orr.

Poliomielitisaren hasierako sintomak nekea, sukarra, buruko mina, gorakoak, zurruntasuna eta lepoko eta gorputz adarretako mina izan ohi dira eta, 200 gaixotatik batek betiko paralisia garatzen du.  Berria - Gaiak   2004-01-16

Poliomielitisaren kontrako txertaketa kanpaina boikotatzeari uzteko exijitu dio Unicef Nazio Batuen Haurren Laguntzarako Funtsak Nigeriari.  Berria - Gaiak   2004-02-27

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

poliomielitisak jotako (3)

poliomielitisaren kontrako (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus