Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Etorkinen polemika Italian. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 62. orr.
Etorkinen festa erlijiosoei buruzko polemikan, eztabaida da gehiegizko tolerantziak ez ote dituen jarriko bai Mendebaldeko baloreak bai hitzartzen ari garen Europako identitatea desintegratzeko bidean. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 64. orr.
Esan behar da ez gaituela inora eraman, gaizki planteatutako polemika delako. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 292. orr.
Goreneko fiskalen erabakiak polemika piztu du. Berria - Euskal Herria 2006-02-08
Pariseko unibertsitatean, maisu sekularren eta mendikanteen arteko polemika pizten da. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1213. orr.
Polemika sortu zen, eta Eusko Jaurlaritzak kanpaina erretira zezan eskatu zion Ministerioari. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 168. orr.
Polemika eragin zuten haren hitzek. Berria - Euskal Herria 2006-04-22
Herbehereetako toxikologo batek atzo egindako adierazpenek polemika areagotu zuten. Berria - Mundua 2006-03-14
Polemikak utzi eta egin dezagun ahalegintxo bat, errealitatea balioen munduan egiaz nolakoa den xehekiago behatuz. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 63. orr.
Komunikabideek, ohi bezala, polemika xaxatu egin zuten -oraindik ere aurki daitezke arrastoak interneten-, baina laster baretu zen kontua. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 159. orr.
Polemikaz betetako partida bero-beroa. Berria - Kirola 2004-12-14
Ikerlarien polemikek bizi-bizi diraute egun ere, duela ia 800 urte bezalatsu. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 7. orr.
Arma nuklearren programaren polemika pil-pilean dagoenean izan da gertaera. Berria - Mundua 2004-06-22
Bere kazetari lanetan, polemikarako talentua eta injustiziaren kontrako grina nabarmendu zitzaizkion hasiera-hasieratik. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 12. orr.
Polemika hori pozoitsua da erabat, eta bizi garen garai hauen miseria erakusten du. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 109. orr.
Eusko Jaurlaritzak ez duela «eztabaida hori desitxuratuko duen inolako polemikan» sartu nahi. Berria - Euskal Herria 2004-10-14
Ez niz espantuka ariko edo polemikan edo apologetikan, baina hamar milaka girixtinoren erdian, ehun milaka gizonen erdian, lekuko niz 6.640 apez hil direla Buchenwald eta Dachau-ko kontzentrazio zelaietan bakarrik. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 123. orr.
Hasteko, denek argi dute polemikan aritzeak ez duela balio. Berria - Kultura 2004-03-04
CPEk polemika handia piztu du Frantzian eta Ipar Euskal Herrian, bereziki sindikatuen, gazte erakundeen eta ezkerreko alderdi politikoen artean. Berria - Ekonomia 2006-02-10
Giza arrazoimenaren indarrari eta mugei buruzko polemika luzea izan zuen Gorkirekin. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 6. orr.
Beraren lanek polemika bizia piztu zuten, bai oso gai labainak aukeratzen zituelako (erlijioa, sexua, bortxaketak, hilketak, iraultza), eta bai gai horiek oso gordinki eta inolako bigunkeriarik gabe jorratzen zituelako. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 6. orr.
Polemika eta ika-mikarik gordinenek baino ez zidaten pizten benetako jakinmina eta interesa -edo morboa, zuzenago esateko-. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 14. orr.
Polemika sutsuen muina bihurtu zen De Architectura hura, denak ere obra horren esanahi "benetakoa", ezkutukoa, argitzen saiatu nahi zutenak. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 90. orr.
Polemika interesatuen eta alderdikoien gainetik. Berria - Harian 2005-12-11
Polemika politiko bizia izan da udan, Kataluniako Diada, hau da, irailaren 11 ospatu aurretik. Berria - Mundua 2004-09-11
Espainiako kulturan brutalitatea onartua dagoelako forma publiko arrunt bezala, abereen tratutik hasi eta polemika intelektualetaraino. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 68. orr.
Polemika eszeptiko oro benetan dogmatikoaren aurka baino ez doa. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 260. orr.
Bada, ez dago benetako polemikarik arrazoimen hutsaren alorrean. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 259. orr.
Gure arteko solas haiek jostetatik gehiago zutela zinezko polemikatik baino. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 107. orr.
Jordanen kronikak, Ecclestonenak bezala, ez du interpretazio eta polemika asmorik. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1113. orr.
Ez du polemika-kutsurik; gehienez ere, iragan garaietako nostalgia-puntu bat sumatzen zaio. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 462. orr.
Comolli polemika-giro bero batean ari da "erantzuten" beste liburu edo artikulu askori. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 172. orr.
Pobretasuna planteatzeko duen era utopiko eta erradikaletik -polemika-ukitua barne- datorkio idazkiari bere erakarmena. errauste planta polemika iturri bihurtu da. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 907. orr.
Borgesek bere denboran izan zuen izen handia, monografia eta polemika sail batek dokumentatzen duen ospe hori, harrigarri ere harrigarri gertatzen zaigu orain. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 246. orr.
Saiakera eta polemika bereziki landu bazituen ere, nobelagintzari eta ikerketari ere leku egin zien bere jardunean. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 319. orr.
Pentsamendua eta polemika landuko dituztenak ere agertuko dira. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 320. orr.
Eztabaida eta polemika gaia hauxe da: ea polizia batek, egoera jakin batzuetan esaterako, bahitu baten bizia salbatzeko, susmagarrien aurka indarkeria erabiltzea zilegi den edo ez. Giza parkerako arauak sortutako zalapartak eraman du Sloterdijk mundu osoko polemikagai izatera. Berria - Mundua 2004-12-22
Polemika zaleagoa zen, ordea, Gufa, gau hartan Faedistar guztiak batera zirela kontra egitera ausartu baitzen. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 192. orr.
eragin du polemika (3); klitoria bagina polemika (3); piztu zen polemika (3)
polemika bizia (6); polemika bizia piztu (3); polemika eragin (10); polemika eragin zuen (3); polemika eta eztabaida (3); polemika handia (16); polemika handia piztu (5); polemika handia sortu (6); polemika iturri (5); polemika izan (3); polemika pil pilean (5); polemika pizteko (3); polemika piztu (31); polemika piztu da (5); polemika piztu du (15); polemika sortu (19); polemika sortu du (3); polemika ugari (3)
sortutako polemika (8); zientzia espainolaren polemika (3)
polemikaren erdian (3); polemikaren harira (4); polemikaren ostean (3); sortutako polemikaren (5)