Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Tradizioa eta aginpidea kontuan hartzeaz gain, arrazoiaren poderioan ere ustea jarri beharko duela aurrera egiteko. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 64. orr.
Egunen poderioan, letrak bereizteko gauza izan nintzen berriro. ez dakit, beharbada ttipiagotu egin da Hanna urteen poderioan. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 25. orr.
Batetik bestera ibili zen Karibetik Europara, eta Haiti, Antillak eta Bahamak ongi ezagutu zituen urteen poderioan. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 163. orr.
Hitz-aspertu haiek, maisu eta ikaslearen arteko jardunaren tankera hartu zuten, denboraren poderioan. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 69. orr.
Kaleburuan elizaren ondoko zumar famatua topatu nuen, aspaldidanik urteen poderioz goitik behera pitzaturik. Txillardegi «Putzu», 1999 - 172. orr.
-Urteen poderioz jendea zentzatu egiten da, zu ordea, zaharrago eta kaskarinago. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 73. orr.
Uste dut mendeku moduko bat izan zela hura, bat-bateko burutazio bat, azkenean, denboraren poderioz, biok onartu genuena. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 184. orr.
Etsaia beti entseatzen baita, handik eta hemendik, denboraren poderioz gure higatzera. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 121. orr.
Ohituraren poderioz jarraitzen zuen karlismoak bizirik. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 208. orr.
Komentario arrunt hark lagunarteko giroa argitzen zuelako errepikapenaren poderioz. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 235. orr.
Haginlaria zen, ekinaren poderioz ikasia baina, egundo ez baitzen eskolan ibili, ez odontologiakoan ez bestelakoetan. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 20. orr.
Berez esnatuko zaizkio itotzearen poderioz kasik hilak zituen sentimendu horiek. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 177. orr.
Entzutearen poderioz, buruz ikasi zituzten, azkenean, karabanako kideek zifrak. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 224. orr.
Florak, erdi negarrez, alproja mozkorra, hori nintzela esan zidan, eta egunen batean biak hilko nituela ematen nizkien disgustuen poderioz. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 304. orr.
aritzearen poderioz (3); denboraren poderioz (87); egitearen poderioz (3); entzutearen poderioz (7); erabileraren poderioz (6); erabiliaren poderioz (4); errepikatzearen poderioz (7); esatearen poderioz (3); ibiltzearen poderioz (8); ikustearen poderioz (4); lanaren poderioz (5); nekearen poderioz (4); ohituraren poderioz (6); poderioz ikasten (3); poderioz lortzen (3); urteen poderioz (49)