Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Neure alderdi pneumatikoa zen eskuko nuen abantaila bakarra. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 23. orr.
Bazuen hark beste alderdi bat zerari, nola esan, nire haragiaren izaera pneumatikoari zegokiona. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 9. orr.
Asteburuan zendutakoak txalupa pneumatiko batean zebiltzan. Berria - Euskal Herria 2004-07-28
Galbidean zegoen barku pneumatikoa ez zuten, haatik, aurkitu ostiral gauean bertan. Berria - Mundua 2004-01-11
Bulego batetik bestera mezuak banatzeko erabiltzen zituzten tutu pneumatikotik erretilu batera. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 133. orr.
Edonola ere, estreinako zaputzaldia gaindituta, Gorkak mailu pneumatikoarekin jotzeari ekin zion. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 104. orr.
Pistola pneumatikoarekin burua zulatu diote Dianari, eta seko erori da Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 153. orr.
Eusko Jaurlaritzaren aurkakoak izan dira berbarik gogorrenak, gurpilen pneumatikoak eta gai toxikoak zementu fabriketako labetan erre nahi dituztelako. Berria - Euskal Herria 2006-04-01
Automobiletako pneumatikoak egiteko erabiltzen den goma barne-betea. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 24. orr.
Enbragea zurrundurik izango du, pneumatikoak zulaturik. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 96. orr.
-Industriako konpresor bat da -esan zidan-, pneumatikoak puzteko erabiltzen direnetakoa. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 255. orr.
Pneumatikoen ildo-zirrituetan zegoen itsatsita zer nazkagarri hura. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 72. orr.
Berriro han ziren klaxonak, pneumatiko kirrinkarien galgatzea, loka-gunean egindako azelerazioak, zentzugabekeria, gaztetxoen galania hutsa. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 185. orr.
Altzairuzko xaflaz, oholez eta pneumatiko zaharrez hesitutako eremu bat. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 97. orr.
Milaka eta milaka gizon-emakume itsasoz abiatu baitziren oso ontzi hauskorretan, batzuetan elkarri lotutako pneumatiko soiletan. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 117. orr.
Zenbait gauzaren patente-agiriak eskatu behar zituela; besteak beste, autoen pneumatikoentzako uztai batena, altzairu puskaz egina. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 163. orr.
Lasterketan ere box geldialdietan ezingo dira pneumatikoak aldatu. Berria - Kirola 2004-10-26
Ezin da ulertu nola horrelako lurreratze-tren bat, bi pneumatiko-parez osatua, [...] zergatik hasi behar duen, ez bat eta ez bi, deabru baten gisa portatzen zorua ukitu orduko. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 298. orr.
Beste toki batzuetan, zoru tinkoagoan, garbi zegoen haiek, dudarik gabe, pneumatiko-arrastoak zirela. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 76. orr.
Berriro pneumatiko-aztarren bila! Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 77. orr.
Inork pneumatiko-lorratza izan zitekeenik sumatuz gero, txistua jo behar zuen. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 78. orr.
Beira-zuntzaren antz handiagoa du hezurrak pneumatiko-gomarena baino. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 24. orr.
Sam Gibara Goodyear pneumatiko enpresaren exekutiboak. Berria - Kultura 2004-04-11
Bridgestone-Firestone pneumatiko egilearen lan ituna izenpetuko dute bihar ELAko eta UGTko ordezkariek. Berria - Ekonomia 2004-05-23
Lepotik hartu eta igerilekuko ur usteletara bota nuen, hamaika partxe gorriz jositako bizikleta-pneumatiko baten ondora. Berria - Kultura 2004-08-20
bridgestone pneumatikoak (4); michelin pneumatikoak (3); pneumatikoak erre (3)