Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

plus 1 iz gehigarria.

Plus bat ordaindu, eta kito.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 32. orr.

ENBAk tonako 240 euro ordaintzeko proposatu zuen, eta etorkizunerako beste eskema bat ezartzearen alde agertu zen: oinarrizko prezio bat jarri, eta gero kalitateagatik plus bat erantsi.  Berria - Ekonomia   2004-09-26

Segur aski Zapaterok plus bat eman dio CiUri, ikusteko aliantzen kontuan beste irtenbide bat izan dezakeen.  Berria - Harian   2006-01-24

Gai politikoen, bake prozesuaren eta espetxe politikaren inguruan erabakitzeko plus bat edukitzeko eskubiderik ez dute.  Berria - Euskal Herria   2006-03-03

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak, orduan, euskara jakitea «plus bat» zela ebatzi zuen, eta hizkuntzaren ezagutza ezin zela baliatu inor baztertzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-06-26

Agiri horrek ematen zion langileari plus handi bat lan hobeak aukeratzeko orduan. leherketa eztandatsu haiek plus koloretsu bat eman zioten programaren taxuari.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 20. orr.

Izen bada, plus politikoa duen putakume ozena.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 9. orr.

Plus bat, nik ez dudana.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 43. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Teresa bezala bakarrik bizi diren pertsonek, niretzat badutela misterio plus bat, erakargarriago egiten dituena.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 70. orr.

3 soldata osagarria.

Gidarientzat ere plus finkoa eskatzen dute langileek, 100 eurokoa.  Berria - Ekonomia   2004-12-11

Soldataren %100 jasotzearen truke, lan txanda berriak eta plus batzuk kentzea nahi zuen VWek.  Berria - Ekonomia   2006-03-04

4 zenbaki edo kopuru positibo bat izendatzeko erabiltzen den ikurraren izena (+). ik gehi.

-Hain zuzen, noiz agertu ziren plus ikurra eta minus ikurra?     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 298. orr.

Zenbaki baten karratua positiboa da beti, positiboa zein negatiboa izan zenbakia, hartara behartzen baitu ikurren arauak: plus bider plus eta minus bider minus berdin plus baita.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 307. orr.

Minus infinitutik plus infinituraino, guztiak  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 80. orr.

5 en plus gainera.

Baina zuk, attention!!!, zuk ez daukazu haserretzerik ze bihar ostera ere saiatuko naiz Rakelen egunerokoa eskuratzen eta, en plus, Bostongo hartan bezala, egun osoa izan dezaket hori irakurtzeko.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 199. orr.

En plus, ez dakit hori zuretzat larregi izango ote den, nahiz eta susmoa dudan ezetz.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 114. orr.

Kanpinetan lo egin behar dugu, eta gainera kolonia merkearen kiratsa hamaika miliatara zabaltzen duen bidaiari bitxi batekin egokitu zait; en plus, taldeak ere egin behar izan ditugu otorduak-eta prestatzeko, eta bakar-bakarrik falta zaigu gauez sutondoan kantuan hastea...  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 84. orr.

En plus, ez didazu sinetsiko, baina atzo, dendatik irten, eta à la belle étoile nengoela, Adela inguratu zitzaidan, bai, jolas parkean nirekin batera ibili zen neska.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 142. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus