Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
pluralgile izond morfemez mintzatuz, pluraleko forma egiteko erabiltzen dena. ik pluralizatzaile.
Pluralgileak aukeratzea zen erabaki beharreko auzietako bat. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 172. orr.
Mendebaleko euskaran, aditzen pluralgilerik erabiliena -z da: jakoz 'zaizkio', deutsaz 'dizkio', daukaz 'dauzka', leikez 'daitezke / ditzake', horren adibide. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 85. orr.
Azkuek, orduan ere, -it- pluralgilea kanpotik etorritakotzat zeukan, mendebaleko euskaldunek giputzei ikasitakotzat. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 88. orr.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)
z pluralgilea (4)