Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

plebiszitu (orobat plebiszito; Euskaltzaindiaren Hiztegian plebiszitu agertzen da) 1 iz aginpidea hartu duenari ematen zaion uste onari buruz edo estatu gorabehera bati buruz hautesleen multzoak baiaren edo ezaren bitartez ematen duen botoa.

Nazio baten existentzia egunero gauzatu behar den plebiszitua dela dio Renaneka.  Berria - Kultura   2004-11-06

Mundu Gerlaren ondoko Estatu-Hitzarmenetan, 1919an, irabazleak arduratu ziren, hein batean, nazio eskubideak kontuan hartzeaz, galtzaileak behartu baitzituzten, 12 kasutan bederen, plebiszituen egitera, estatu berrien mugak demokratikoki finkatzeko gisan.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 78. orr.

Ez al ziren bata bestearen ondoan etorri, senatukontsultoak, plebiszituak, pretoreen ediktuak, kontsulen ordenantzak, edilen araudiak, juriskontsultoen erantzun edo erabakiak, pragmatika-berronespenak, erreskriptuak, ediktuak eta enperadoreen nobelak?  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 44. orr.

Aldaketa etengabe haiek, dela lege bidez, dela plebiszitoen bidez, arrunt bihurtu zuten Erroman lukurreria.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 90. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik plebiszitario.

Gaurko lehiak plebiszitu kutsua dauka talde txuri-urdinarentzat, Anoetako zaleak ez baitaude batere gustura ikusten ari direnarekin.  Berria - Kirola   2004-11-21

Oro har batzarrak, debate leku baino, plebiszitu tokiak ziren.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 121. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus