Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Erresumako lehenengo printzesa plebeioa bihurtu behar zuena, ezer baino lehenago, kazetaria zen ofizioz. eder eta sendo iruditutako mundua zatar eta kaskar omen; unibertsaltzat hartutako bizimodua, salbuespen; gure izatea bera, bigarren mailako, plebeio edo. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 77. orr.
Itxuraz besteak baino haziago izatea beste merezimendurik ez zuen soldadu baten oin izugarri plebeioen euskarri, plinto eta oinarria izan zedin. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 228. orr.
Plebeioen eta patrizioen artean sortu ziren istiluetan, Sakro mendiko erreboltan, alde batetik fedea eta bestetik kontratuen gogorra besterik ez ziren aipatu. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 90. orr.
"Kaltegarria litzateke hirientzat", diote Honorio eta Teodosio enperadoreek, "eta saltzeko eta erosteko erraztasuna ezabatuko luke merkatarien eta plebeioen artean". «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 21. orr.
Bururatu zitzaion plebeiu batek behar zuela Klodio adoptatu, halatan populuaren tribuno bilakatu ahal izan zedin. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 59. orr.
Oso izaera gorabeheratsu eta aztoragarria zuen, sentipen aristokratiko eta plebeiozko nahaste ezin eramanezko bat. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 34. orr.