Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

plazer (Euskaltzaindiaren Hiztegian, -r-a biguna dela adierazten da) 1 iz atsegina.

Neska gazteak neskalagun on bat bilatzen saiatu behar du, librea eta munduzalea, plazerak ezkutuan gozatzen lagunduko diona.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 111. orr.

Hamidak, plazeraren eta koleraren artean, arretaz behatzen zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 208. orr.

Joycerentzat, gorputz-ariketa betebeharra baino gehiago zen, plazera zen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 323. orr.

Plazeraren ondotik desplazera duzu...  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 94. orr.

Nerabezaroan hartu nuen plazer horren kontzientzia.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 232. orr.

Gehiegizko luxu eta plazerak gazterik zahartu dituen gizonen ezaugarria zirudien zimur eta izurrez betetako aurpegia.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 240. orr.

Barealdiaren plazera dastatzeko beharra sentitu zuen eta ohean luze etzan zen.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 61. orr.

Irrika honek, gizakion jokaeraren funtsa plazera bilatzea eta minari ihes egitea dela dioen uste zabaldua ezeztatzen du.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 85. orr.

Nolatan bertuteak gida lezake plazerra, beroni jarraitzen badio?  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 260. orr.

Eta plazer hari, mintz bat bezala, bigarren bat eransten zitzaion, non nenbilen konturatzeak ematen zidana.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 215. orr.

Bat-batean, plazeraren gailurraren gailurrean, hazia sentitzen nuen, bero-bero, izterreko azal hotzean behera.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 25. orr.

Plazer hori ezinezkoa zaigunean, asma dezagun ordezkoa: goza dezagun sekula onik ez egiteak ematen duen atsegin gaiztoaz.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 107. orr.

Sibaris, plazer guztien hiria, antzinate osoan ospetsua!     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 111. orr.

Bere inurri-zuhurtasunarekin, diru kopuru bakoitzarekin zenbat plazer lor zitekeen kalkulatzen zuen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 58. orr.

Bi mutilek ea plazer hori egingo zieten galdetu zieten damei, eta Mary Jane Daly andereñoarengana itzuli zen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 273. orr.

Plazer gehiegi ematen ziolako kondenatuari.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 99. orr.

Beti da plazera zu ikustea.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 238. orr.

Madame, plazer da zure edertasunaren lekuko izatea.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 139. orr.

Emakumearen gorputza plazerez luzatzen eta bihurritzen ikusten zuelako.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 60. orr.

Darasako arratsalde hartan maiteari gerturatu zitzaiolarik, Abasek garaipenaren plazera ezagutu zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 111. orr.

Lo gozo sakon baten plazerean murgildurik balego bezala egin zuen hasperen.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 210. orr.

Eudaimoniak zoriona adierazi nahi du, ez, ordea, plazeraren zentzu hutsalean.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 204. orr.

Han inortxok ere ez zekien mutila merkatariaren semea zela, eta horrek pentsarazi zien mutil hura agure bizarzuriaren plazererako zela, haren gutizia bat baino ez.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 170. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Plazer handia nuke hori horrela ez dela mezutuko bazenio.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 301. orr.

-Plazer handiz eginen dizuegu lepoa.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 194. orr.

Plazer mugagabea, elkarren guraria duena hesi bakar.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 15. orr.

Plazer eztiagorik badea nor bere buruarekin bakean egon, egunak lasaitasunean eman, kezkarik gabe lokartu eta kontzientziaren ausikirik gabe iratzartzea baino? Baldin plazer biziagorik balego, ez ditut desiratzen; ez ditut ezagutu nahi.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 175. orr.

Orain, halako plazer uher batek bildu ninduen bere altzora.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 139. orr.

Aukerarik izanez gero, halako plazer txiki bat eragiten zien solaskideari eztenkadaren bat sartzeak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 273. orr.

Begiradak, musuak, laztanak, desioa, jolasak, izerditzeak, beroaldiak... plazer partekatua.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 62. orr.

Zinezko poesia, plazer partikularra adierazi nahi eta ezin horixe duzu.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 311. orr.

Utz nazazu betegina zarela uste izaten, hori baita gelditzen zaidan plazer bakarra.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 95. orr.

Oihuka hasi ginen bozkario eta plazer betean biok, hain geunden zoriontsu.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 103. orr.

Izpirituaren plazer intelektualek izatearen galdera beldurgarriak urruntzen ditu.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 73. orr.

Gure gizartean erlijioak duen eragina gainbehera dator eta, aldi berean, jolas eta plazer sexuala areagotzen ari da, bai bakarka, bai bikotekidearekin.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 29. orr.

Plazer hutsez, herrian sartu aitzin, edan dut aska betetzen duen uretik.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 125. orr.

Horrexegatik nenbilen puntako plazer hura neuk ere dastatu eta tarteka gozatu nahian.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 68. orr.

Gizon hark desio zuen, eta horrek neskaren bihotzean zirrara eta mirespena pizten zituen, hain zuzen ere polo magnetiko batek bezalatsu erakartzen zuen limurtasunezko plazerarekin batera.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 236. orr.

Plazer erabateko batez zabalduko ditut begiak, irriño zoriontsu batez, ene maite ezerezaren begiak ene begietan...  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 88. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Plazer minutu bakarra.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 97. orr.

Plazer-oihuak egiten nituen ordudanik haren pean.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 33. orr.

Kexu edo plazer aiuma txikiren batzuk egin eta lo jarraitzen zuen.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 94. orr.

Nik plazer olatuak sentitzen nituen, oihu eragiten zidatenak.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 15. orr.

Oihu txikiak, plazer espasmoak eta enpatiazko hasperenak.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 43. orr.

Eta interesik ez dut, honezkero ez delako arazo, plazer-iturri baino.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 38. orr.

Aspaldian ibili gabeko plazer bideak urratzen.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 96. orr.

Sexua sekulako jaia zen, jolasa, komunikazioa, plazer sinfonia.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 16. orr.

Klitoria da emakumearen plazer eragile handiena.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 155. orr.

Plazer gose ere ba naski.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 128. orr.

Asko dira, izan ere, kontenplaziorako lekua aisia-leku bihurtzen dutenak eta arimen perfekziorako asmatutako eremitorio-biziera plazer-zulo.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 391. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Hau jainkosa-plazera!... ez dago munduan honi hurrik ematekorik.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 180. orr.

5 plazerezko

Plazerezko txangoak garestiak izaten dira, Axenario.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 161. orr.

Trena da iraultza industrialak ekarri zuen bizitza-estilo alienatuari plazerezko etekinen bat ateratzeko aukera bakarrenetakoa.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 16. orr.

Atzerriko emakumeekin izandako plazerezko eta amodiozko abentura kitzikagarriak.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 19. orr.

Masturbazioa amodiozko eta plazerezko ekintza bat da.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 25. orr.

Vanessaren plazerrezko oihuak itzelak ziren.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 71. orr.

Bihotza hotz izan bazuen ere, gizonaren hitzak plazerezkoak egin zitzaizkion.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 115. orr.

6 plazer egin

Plazer egiten du ikusteak berriz toki eder hortan etxea xutituko dela.  Herria   2001-09-06

Ez du burua horretan, baina beti plazer egiten du lagun zaharren ikusteak.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 19. orr.

Plazer eginen niolakoan, ene armak bertan uztea erabaki nuen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 127. orr.

Galdegin bide zuen apeza nintzen, eta pentsatu zuen, hain segur, holako otoitz liburu batek plazer eginen zidala.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 98. orr.

Nahi nuen mutikoa izan aitari plazer egiteko bakarrik.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 35. orr.

Horrek biziki plazer egin zidan.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 95. orr.

7 plazer-emaile izond plazer ematen duena.

Bazirudien aspaldiko garaiak berriz etorriak zirela, itsasontzia bere kaskarrean, bere zaharkinean, plazer-emaile bihurtu baitzen berriro ere.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 228. orr.

Irakurketa -irakurketa plazer-emaileaz ari naiz- ekintza klandestino halako bat izan da gure herri txikietako haurtzaroan.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 84. orr.

Klitoria, plazer emaile paregabea, naturaren asmakizun zoragarria, emakumeen plazeraren gunea.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 30. orr.

Parekorik gabeko plazer emailea.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 32. orr.

8 plazer eman

Arnasa hartzeak berak plazer ematen zuela iruditzen zitzaidan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 215. orr.

Une hori hain izan da laburra non irudi baitu niri plazer eman baino, nahiago izan duzula behako horiek ikusi gabe zer galtzen nuen niri sentiarazi.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 230. orr.

Plazer ematen du, autoestimua hobetzen du, bikotekideen arteko lotura sendotzen du eta endorfinak askatzen laguntzen du.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 139. orr.

Gizaseme batek harreman sexualak gizonezkoekin gauzatzeko ohitura duenean, munduko gauzarik errazena zaio ohekideari plazer ematea, berak atsegin lukeena haiei egitea besterik egin beharrik ez dauka-eta.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 117. orr.

Jauregi liluragarri batera eramango zaitut, eta han nahi bezainbeste fruta eta ardo izango duzu, eta neska xarmant bat zuri plazer emateko.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 90. orr.

9 plazer etxe (orobat plazeretxe)

Hemeretzigarren mendeko txinatar bidaiari bat imajinatu Balmoraleko xarmak deskribatzen, hogeita bosgarren mendeko txinatar poeta bat Txinako olerki-zati magiko batean Victoria erregina eta haren "plazer-etxe izugarria" goresten inspiratzeko aski gogo-berotasunez.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 53. orr.

Hobe izanen zen plazeretxe hitza erabiltzea.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 17. orr.

Plazeretxeko txirrina jo nuen eta betiko bibotedun gizon elegantea agertu zen atean.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 23. orr.

10 plazer hartu

Artean edoskitzen eta atseginetan plazer hartzen eta nire gorputzeko minetan, berriz, negar egiten besterik ez nekien.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 215. orr.

Kosta egin zitzaidan, halere, hizketaldiaz plazer hartzea.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 46. orr.

Badaki plazer hartzen duzula jendea zigortzen?  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 104. orr.

Aihertar askok plazer hartuko dute hunen irakurtzean, gure herrian iragan memento batzu aipatzen ere baititu.  Herria   2001-07-12

Guk banekien, berak erranik, informazio ofizierak plazer hartzen zuela galdeketak egitean.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 63. orr.

Naturak gozamen sodomarrak, intzestuko atseginak, masturbazioa eta antzekoak debekatuko balitu, utziko al liguke horietan hainbeste plazer hartzen?  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 132. orr.

Sineskeria maltzur eta ilun batek baizik ez dezake plazer hartzea debeka.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 463. orr.

11 plazer izan du ad

Biziki kuriosa niz bizi guzian eta nahi nuke, plazer nuke, egun batez gertatzea holako beste planeta batetik etortzen den beste izaite baten aitzinean izatea.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 47. orr.

Plazer duzu amarruzko arrazoibidez ni asaldatzen; itzurtzen zatzaizkie nireei.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 176. orr.

Plazer nuke zurekin oraino solastatzea.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 15. orr.

Plazer izan nuen hura dena bustitzea, eta zein atsegin handia labanaz lehenengo ile mototsa kendu nionean.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 91. orr.

-Arrolako batailaz ari ginen, segi dezagun, plazer baduzu, Harizpe jauna.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 93. orr.

-Plazer baduzu... -esan zuen Manilovek-.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 52. orr.

-Eskurik ez, plazer baduk.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 40. orr.

Manatzen duzu begira dezagula kastitatea, emazu bada manatzen duzuna, eta gero mana ezazu plazer duzuna.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 144. orr.

Han nehor ez da nehorekin esposatzen, nornahi plazer duenarekin ibil daiteke.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 88. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

beti plazer egiten (3); bezainbat plazer (3); hainbeste plazer (4); halako plazer (13)

plazer badu (4); plazer badu berorrek (3); plazer baduzu (8); plazer bakarra (4); plazer bat da (4); plazer bat izan (4); plazer bat zen (3); plazer berezi bat (3); plazer bihurtzen (3); plazer bila (11); plazer bila atseginez (7); plazer dugu (4); plazer dut (4); plazer duzu (3)

plazer egin (7); plazer eginen (6); plazer egiteko (11); plazer egiten (21); plazer egiten du (9); plazer emaile (4); plazer eman (4); plazer ematen (10); plazer ematen du (3); plazer eragile (6); plazer estetikoa (3); plazer handi (9); plazer handi bat (5); plazer handia (59); plazer handia da (9); plazer handia ematen (10); plazer handia ukan (3); plazer handiagoa (6); plazer handiagorik (4); plazer handiena (5); plazer handienarentzat (3); plazer handikoa (3); plazer handirekin (10); plazer handirekin jakin (3); plazer handirik (3); plazer handiz (30); plazer hartu (7); plazer hartuko (3); plazer hartzea (4); plazer hartzen (20); plazer hartzen du (3); plazer haundi (18); plazer haundi bat (5); plazer haundi batekin (12); plazer haundia (4); plazer haundiarekin (3); plazer haundirekin (21); plazer haundirekin ikusi (4); plazer haundirekin jakin (3); plazer hutsa (7); plazer hutsa da (3); plazer hutsagatik (8); plazer hutsez (6)

plazer istant (3); plazer iturri (5); plazer klase (3); plazer mota (3); plazer nuke (6)

plazer osoa (3); plazer partikularrik (3); plazer poxi (3); plazer sentitzen (3); plazer sexuala (4); plazer sexualaren (4); plazer sexualerako (3); plazer sinfonia (6); plazer txiki (4)

plazer ukanen (3); plazer une (3); plazer zuela (3); sentipen eta plazer (3)

burmuineko plazeraren guneetara (3); emakumearen plazeraren (5); emakumearen plazeraren ardatza (3); plazeraren gunea (3); plazeraren guneetara (3); plazeraren mezulariak (3); plazeraren mezulariz (4); plazeraren ondotik desplazera (3)

plazerez hiltzen (3)

plazerik handiena (7)

errezebitzeko plazerra (3); ikusteko plazerra (9); plazerra areagotzeko (3); plazerra eginez (4); plazerra eman (3); plazerra ematen (4); plazerra hartzen (3); plazerra izanen (4); plazerra ukan (3)

zer plazerra (32); zu ikusteko plazerra (5)

plazerraren plazerrez (4)

ikusteko plazerraz (3)

plazerrekin entzun (3); plazerrekin ikusi (10); plazerrekin ikusi dugu (3); plazerrekin jakin (29); plazerrekin jakin dugu (24); plazerrekin jakinarazten (3); plazerrekin jakiten (10); plazerrekin jakiten dugu (10)

plazerrik gabe (5); plazerrik handiena (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus