Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

plazent (orobat plaxent) iz atsegina.

Erraiten ahal dautzuegu jende plaxentak direla tokiko jendearekin hizkatzea guziz preziatzen dutenak.  Herria   2005-02-27

Nora joan dira ene debadio-kide plaxentak?  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 153. orr.

Denaden, beti plaxenta eta presta baitzen, ainitz zerbitzu eta laguntza egin izan du apez adiskideeri.  Herria   2005-09-22

Arras plaxenta agertu da Ariel Sharon frantses herri gizonen alderat.  Herria   2001-07-12

Esku-langile bat nintzen, ahal bezain xerrenta eta plazenta.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 151. orr.

Oporretako irakurketa horietan, ordea, gehiago izaten dira plazer hutsezkoak lanari lotuak baino, zorionez; nahiz eta ez gertatu beti nahi bezain plazentak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 43. orr.

Eskualde plaxent eta ireki honetan ezen, luzaz zokoraturik eta kolonizaturik bizi izan diren jendakien itzal eta akats guztiak ageri dira.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 108. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus