Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

platoniko 1 izond Platonena, Platoni dagokiona. ik platondar.

Kontraesan nabarmen horretatik sortzen da Kritiasen izaera zuzena azpimarratzen duen eskolio platoniko ospetsu bezain harrigarria: [...].  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 35. orr.

Metafisika platoniko pixka bat, gehi Marx pixka bat, cocktail Molotov aproposago ezina da sabotaia-gerra ideologiko baterako.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 153. orr.

2 (izenondo elkartuetan)

Beraz, biraketa sokratiko-platonikoa ulertzeko, besterik ez bada, ezinbestekoa da Sokratesen herrikideek partekatzen zuten etika homerikoa aztertzea.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 31. orr.

Beste puntu eztabaidagarri bat Descartesen proposamenean ideien izatearena edo balioarena da, kartesianismoaren oinarria bera alegia -platoniko-agustindarra-.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 80. orr.

· Fikzioak", esango du Mikel Azurmendik; Aranzadik, platoniko-aristotelikoki zehazkiago, "ez naturalak".  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 142. orr.

• 3 izond/iz (pertsonez)

Monoteista platoniko, estoiko, kristau eta marxistei susmagarri zaien bezala jendea munduaren anitzaz gozatzen ikustea, sortzaileari ere susmagarri zaio irakurlea liburu eta autore anitzez gozatzen sumatzea.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 12. orr.

Agustinentzat platonikoak dira Kristautasunari gehien hurbiltzen zaizkionak.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 19. orr.

Filosofoen aurka, Kallikles platonikoak modu indartsuan egiten duen errealismoaren aldarrikapen kritikoa sofistena ere izan zitekeen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 41. orr.

• 4 izond idealista.

Aldekotasun ideal eta atxikimendu platonikotik bizi da berez.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 159. orr.

5 maitasunaz eta kidekoez mintzatuz, grina fisikorik ez duena.

Maitasun platonikoa, pertsona batekin ez baina pertsona horren ideiarekin maitemintzen zarenekoa izango litzateke.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 111. orr.

-Beraz, amodio platoniko bat ari haiz aipatzen.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 242. orr.

Adiskidetasun platonikoa, besterik gabeko adiskidetasuna, ukiturik gabeko adiskidetasuna, dardararik gabeko adiskidetasuna.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 111. orr.

-Neure bihotzekoa dut, baina gure arteko harremanak platonikoak dira, hertsiki.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 145. orr.

Ikusi gabe eta ukitu gabe moldatu behar, beraz; sinestun txintxoek, maitale platonikoek eta Heisenbergek erakusten duten bezala.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 186. orr.

Nahi izan dute gazteek sexurik gabe maitatzea elkar, modu espiritualean, modu platonikoan.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 259. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

maitasun platonikoa (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus