Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

platino (orobat platina g.er.) 1 iz gai bakuna, zilarraren koloreko metal baliotsua, oso astuna eta gogorra, 1773 °C-tan urtzen dena (Pt; at. z. 78).

Tamaina ertaineko diamante bat platinoan ezarria, familiaren baliozko objektu bakarra.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 23. orr.

Haren inguruko lurraldean ugariak dira fabrika metalurgikoak eta platinoa eta urrea garbitzeko ustiategiak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 169. orr.

Platinozko bi katetxo zituen, biak ere perladunak, belarrietan dilindan.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 323. orr.

Unibertsitateko geltokira heltzeko behar diren minutuak platinozko erlojuan zenbatu, eta liburua hastea erabaki duzu thriller hitzarekin topo egitean.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 7. orr.

Anestesia lokala jarrita, eta X izpien kontrolez, platinozko ehun elektrodo eta plastikozko dozena erdi bat hodi sartuak zizkioten gizonari garunean arretaz aukeratutako gune batzuetan.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 252. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Marmol harrobiak, gatzagak, platino eta urre erauztokiak, ikatz meatzeak ustiatzen dira bertan handizka.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 129. orr.

Buenos Airestik Bilbora zein Bartzelonara egiten den platino-kontrabandoa [...] itsasontzi horiexek egiten dute.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 273. orr.

3 orail argi-argia.

Ilehori platino bat zen, izentzat Marie Laforet zuena.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 52. orr.

Pantailako mugimenduei so, ilehori platinoak edo bi guapoetakoren batek berarentzako mezu bat zeukala sinetsi zuen.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 59. orr.

· Neskaren ilea platinozkoa da, hankak sinestezinak, argal-argalak.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 237. orr.

4 irud/hed

Ehun milagarren ale horretara ailegatzea eta platinozko liburua jasoten dauan lehenengo euskalduna izatea.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 25. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus