Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Batetik, giza gorputzak duen zentzu eskultorikoa goretsi nahi du Tunickek; bestetik, gorputz biluziek hiriko konfigurazioan duten plastizitatea nabarmentzen saiatzen da. Berria - Kultura 2006-03-21
Haren irudi poetikoetako plastizitate xalo eta indartsuak hunkitzen naik. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 131. orr.
Helduaren garunak ez du jadanik haurraren garunaren plastizitaterik; horregatik da, hain zuzen ere, zailago, hizkuntza berriak ikastea edo trebetasun berriak bereganatzea adinean aurreratu ahala. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 148. orr.
Metafora bizi bat, hitz-joko harrigarri bat, antitesi-egitura deigarri bat edo plastizidade handiko hiperbole bat duen mintzabidea. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 219. orr.
Arrazaren "plastizitatea" esatea, orokorki gizakiarena gabe, maite du Chamberlain-ek, bereziki arraza ariarrarena. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 238. orr.