Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ondorioz, hainbat planteamendu izan dezakegu zientziaren ontologiaz. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 162. orr.
Arazoaren planteamendua. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 420. orr.
Problema hor dago, beraz, eta problemaren planteamendu egokia asmatzea izango da kontua. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 128. orr.
Borrokaren planteamenduan bertan, bi taldeen arteko ezberdintasunak agerian gelditzen dira. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 73. orr.
Planteamendua razionalki egin eta razionalki eztabaidatu. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 54. orr.
Doktrina marxista erabat kritikoa da sistema kapitalistaren planteamendu eta emaitzekin. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 47. orr.
Platonen zein Aristotelesen planteamenduetan, etika eta politika banatu ezinezkoak dira. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 220. orr.
Haurraren egitura kognitiboa aztertzeko [...] ikuspegi berri honek hautsi egin zuen Aristotelesengandik jasotakoaren ohiko planteamendu klasikoa. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 324. orr.
Zenbateraino den komenigarri supraunitateak osatzea edota Estatu barruan planteamendu autonomistak onartzea. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 98. orr.
Esan dudan kezka edo planteamendu ideologiko horretan ere kontzeptu zentrala, irudi konkretu eta erreferentzia zentrala, Pasaia izango da, bere bizitetxearekin eta jendeekin. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 20. orr.
Egitura bera ere ez baita ohikoa, hau da, hiru zati nagusiz -planteamendua, korapiloa, askaera- osatua. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 9. orr.
planteamendu berria (3); planteamendu egokia (3); planteamendu komuna (3); planteamendu komunak dituztela (3); planteamendu politiko (4)
egindako planteamendua (4); gure planteamendua (5)