Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Beti bezala, gizonak plantatu ginen eskualde batean, emazteak bestean. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 95. orr.
Ohantzearen parean plantatu zen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 324. orr.
Eta nor ikusten dut auto hartan, gibeleko jartoki batean plantatua? Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 118. orr.
Starsky gainean plantatu zitzaion: [...]. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 33. orr.
Nako sutondoan plantatzen zen, burua apal eta begiak ezkel, sukaldeko izkina orotara hedatuz. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 10. orr.
Mahai aitzinean plantatzen naiz eta lehen aldikotz jartzen betoinezko jarraulkian. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 33. orr.
Autobusaren ordua iragana baita, gosturik hoberenean patarra jautsirik, plantatu naiz errepide bazterrean, eri pototsa zeru urdinari buruz zuzendua. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 68. orr.
Magali berriz etzanik plantatu zen. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 110. orr.
Armarri zaharraren azpian zutik plantatu eta errime hasi zen kantatzen. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 23. orr.
Bai eta negarrez plantatu baratzeko murru bazterrean. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 34. orr.
Marsellako geltokitik ateratzean, oraino iluna baitzen, hiriko argiei so plantatu nintzen harrizkoak diren bi lehoi alimale batzuen ondoan jarririk. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 55. orr.
Muslariek erran lezakete hordagoka plantatzeko moldea. Herria 2003-02-20
Orduan, hatsa hartu zuen, lasaiturik, eta berriz pausuan plantatu zen. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 262. orr.
Orduan, eskolako haur guziak ene kontra plantatu ziren! Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 17. orr.
Biriatuko mugan, greban plantatu horietarik andana batek urririk pasarazi ditu autoak. Herria 2003-06-12
-Bai, laborantzan plantatuko naiz. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 187. orr.
Abiadura handian diruz okituko zen, herrira itzuliko gero, eta Maritxu dendari gaztearekin ezkondurik, aitatxiren etxalde abandonatuan laborantzan plantatuko. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 31. orr.
Haur nintzaneko, aitak erranik / ardiak goberna nitzan, / plantatu nintzan artzaintzan. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 62. orr.
Aitatxi, Beñat De Rosteguy, Jutsin sortua eta Bordeleko aldean plantatua mahastizain. Herria 2003-04-03
Holako saila pikoan ezarria dute jakintsunek indargai mota berri bati plantatzeko. Herria 2005-07-07
François Hollande ari da ahal bezala denen arteko batasuna begiratu nahiz bainan biziki lan zailari plantatua da. Herria 2003-02-13
Tamanrasset herrian plantatzen da 1905-ean, duela ehun urte xuxen. Herria 2005-07-21
Duela 30 urte, Donibane Lohizunen ere plantatu zen [Fagor], mugaz hunaindirat hedatzeko bere salpenen sarea. herria¬
Masailak gorrituak, zabor eskorga kale erdian plantatu zuen Pikutak. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 9. orr.
aitzinean plantatu (4); so plantatu (5); so plantatu nintzen (3)