Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Haizeek Saharatik itsasora eramaten duten hautsa Atlantikoko planktonaren janaria da, eta horrek karbono dioxidoa xurgatzen du. Berria - Gaiak 2004-10-19
Ekaitz txoriak, berriz, planktona jaten du, eta kate trofikoaren oinarriaren osasunaren berri ematen du horrexegatik. Berria - Euskal Herria 2004-06-05
Plaktona gutxituz gero, gainera, hura jatetik bizi diren landare eta animalia espezie ugari desagertzeko arriskua dagoela nabarmendu dute zientzialariek. Berria - Gaiak 2004-08-18
Plaktona gutxituz gero, gainera, hura jatetik bizi diren landare eta animalia espezie ugari desagertzeko arriskua dagoela nabarmendu dute zientzialariek. Berria - Gaiak 2004-08-18
Gure arrainaren nagusitasuna ez da uste ustela, oinarri zientifikoa duen zerbait baizik; planktonaren gorabehera da: gure plataforma laburra eta estua da zoritxarrez, baina tropikala du flora, eta uraren tenperatura, berriz, hotza; bi eragile kontrajarri horiek plankton berezia dute ondoriotzat, eta, bide batez, munduko arrainik hoberena. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 139. orr.
Koralari ez ezik, plaktonari ere egingo dio kalte azidotasunak. Berria - Gaiak 2004-08-18
Koralak, maskordunek eta zenbait plankton motak itsasoko ioi karbonatuen beharra dute, euren maskorrak garatu ahal izateko. Berria - Gaiak 2004-07-17