Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Nire aurrean, iluntasuna zipriztinduz, milaka izpi argitsu zeudela, izarrak eta planetak, asteroideak eta kometak. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 13. orr.
Planetak ez ziren zirkuluak eginez higitzen, elipseak eginez baizik; erdigune Eguzkia zuten elipseak eginez, hain zuzen! «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 174. orr.
Eguzki sistemako planeta baten sateliterat. Jose Angel Irigaray «Denboraren mugan», 2005 - 27. orr.
Egun batez beste planeta edo izarbel batetarik etorritako gizon bat zure aitzinean gertatzen zauzu... Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 115. orr.
Margolan horietan [...] beste planeta edo kometa batek mehatxatzen du lurra. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 179. orr.
Jupiter planeta bere tenperaturan mantentzen den bezalaxe bere bidea eginez Marte txit beroaren eta Saturno guztiz hotzaren tartean, [...]. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2770. orr.
Kapitalismoaren aldibereko arrakastak [...] mende gutxi batzuetan Lur planeta lohitu, Biosfera xahutu eta krisialdi ekologiko latza eragin du mundu osoan. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 314. orr.
Sedna planetak ez du ilargirik. Berria - Gaiak 2004-04-16
Handik argazkiak egingo dizkie Saturnoren eraztunei eta planetari berari. Berria - Gaiak 2004-06-30
Planetak, bakoitza bere bidea eginez, 180 urtetik behin, "sinodo" deitzen zaion posturan topatzen dira: alegia, planeta guztiak eguzkiaren alde batetik, eta lurra beste aldean justu. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 282. orr.
'Hamargarren planeta' Pluton baino handiagoa da. Berria - Gaiak 2006-02-03
Onartuko didazu planeta horietan badirela biztanleak, Lurrean bezala? Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 388. orr.
Unibertsoa eraiki zuen lehenik, eta haren bazter batean esferatxo bat ipini, planeta bat, halako moldez antolatua, non posible izango baitzen fenomeno guztiz bitxi eta jostagarri bat agertzea: bizitza. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 9. orr.
Kosmosa esploratzea, galaxia mailako frankizia bat ezagutzera ematea, ala Eguzki sistemako hirugarren planeta konkistatzea? milioika mundu dira, eta gainera munduok ez dira izarrak edo planetak, asteroideak edo kometak, baizik eta lekuak, eta ez daude kanpoko hutsune infinitu ilunean bakarrik, gehienak gure barruan daude, oroimenean jiraka... Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 95. orr.
Era horretan bizia garatzeko baldintzak betetzen dituzten planeta txikiak babestuta leudeke. Berria - Gaiak 2004-07-08
Gerta daiteke asteroide guztiak edo gehienak planeta handi baten aurka joatea. Berria - Gaiak 2004-07-08
Hubble espazio teleskopioak 100 planeta berri atzeman bide ditu gure galaxiako izarren orbitan jiraka. Berria - Gaiak 2004-07-03
Planeta izoztua da Saturno, eta horregatik, izugarrizko presioa dago han. Berria - Gaiak 2004-06-30
Planeta gorriko mendi, haran, krater eta dunak esploratzeko aukera ematen du mapak. Berria - Gaiak 2006-03-15
Bakerrek esan zuen gaur artean aurkitutako aztarnek Marte historia garaikidean planeta aktiboa izan zela egiaztatzen dutela. Berria - Gaiak 2004-08-28
Gorpuzkeraz, planeta arrotzen batetik etorritako izaki exotiko bat ematen zuen. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 259. orr.
Hitzari buruzko zure teoria hauek, anitzetan, Ptolomeoren planeta-sistema oroitarazten didate. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 146. orr.
Gure galaxian 20.000 milioi planeta sistema daude eta horietan ehunka izan daitezke Lurraren tamainakoak. Berria - Gaiak 2004-09-02
Izarra bera NGC 246 planeta-lainoan atzeman dute, Lurretik 1.800 argi urtera. Berria - Gaiak 2004-08-12
80ko hamarkadako diskoteka batetik ateratako argi-pista batean dantza egiten duten koloretako planetak gara. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 90. orr.
Protesta egin, bakean uzteko esan, ez nazazue zuen planetan sartu... «Kuskue tanden», 2004 - 224. orr.
Faxisten planetan Bizkaia Iparraldeko Fronteko lehenengo jomuga bilakatu da. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 60. orr.
Alde egitea bere anaia kirolzale subnormalari eta bizi osoan beste planeta batean bizi izandako aitaren autismoari. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 19. orr.
Aitaren planeta ez zegoen gainontzekoon orbitan. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 170. orr.
Horrela, pixkanaka izozten joan da bere planeta bakarti horretan, Europako txapelketak hiru hilabeteko etena izan baitu. Berria - Kirola 2006-03-07
Urruti izan ditu aurkariak, oso urruti, beste planeta batean, milaka argi-urtera. Berria - Kirola 2004-11-23
Lurraren antzeko tasunak dituzten planeta asko eta asko baitaude haien iritziz unibertsoaren luze-zabalean. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 36. orr.
Izar horren inguruan beste hiru planeta ere badira. Berria - Gaiak 2004-09-02
Orain arte, aurkitutako planeta gehienak Jupiterren antzekoak dira. Berria - Gaiak 2004-09-02
Neptunoren neurriko bi planeta aurkitu dituzte. Berria - Gaiak 2004-09-02
Planeta Taurus konstelazioan dago, Lurretik 420 argi-urtera, eta milioi bat urte inguru ditu. Berria - Gaiak 2004-05-29
Espazioan jiraka dabilen planeta honetan, Asteasu, Albiztur, Zizurkil eta beste hainbat herri pausatzen diren lekuan munduratu nintzen 1951. urtean. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 14. orr.
Poemak "Lurra" zuen izena; izan ere, planetaren deskribapena zen. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 158. orr.
Planetak planteatzen dituen mugen ideia, murgilduta gauden eredua eraldatzeko eragile sendo-sendo gisa agertu da. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 81. orr.
Merkataritzak jarduera guztiak hartzen ditu pixkana, eta mugak gaindituz zabaltzen ditu bere sareak, harik eta planetaren mailako merkatu bakarra osatzen duen arte. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 18. orr.
Gezurra badirudi ere, gure planeta hau larrutero birtualez eta Xerezade anorgasmikoz beteta dago. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 35. orr.
Juduak bezala kristauak ere itxaroten ari dira, planeta guztia itxaroten ari da, eta asko eta asko heriotzari itxaroten ari dira. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 91. orr.
Planeta osoa hartzen zuen ekimen hartatik, aberastasun harrigarriak atera zituen Europak. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 27. orr.
Planeta osoaz ari garela, gosea nozitzen duten gizakien kopurua (1970-2000) urritu bada ere, emakume gosetuen proportzioa bikoiztu egin da. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 114. orr.
Planeta osoko jakien artean hautatzeko aukera erabat zabalduko zaio patrika malguko gizaki osasuntsuari. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 89. orr.
Eta horrela entretenitzen da gaztea gazte-informazioarekin bere burua janzten, gazte-planetan bere izena eta diru-txamarrak uzten. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 125. orr.
Giza primateok lau milioi urte daramagu planeta txiki honetan. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 208. orr.
Bere bulegoan eserita egoten da, hirugarren edo zazpigarren zeruan, gure planeta txikiaren zuzendaritza dagoen Probidentziaren sail horretan. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 54. orr.
Planeta bidezkoago eta demokratikoago baten alde lanean diharduten hainbat gizarte-mugimendu, alderdi politiko eta kolore askotako elkarteren multzo zabal eta, askotan, kontraesankorra. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 120. orr.
Europar ekonomiaren hazkundealdi luzea, planeta mailako integrazioak zabaldu zuena, hain zuzen ere, eten egin zen 1600 inguruan. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 32. orr.
Hozketaren eta, teknologikoki baturiko planeta-azaleraren gainean, garraio lasterraren bidez, edozein haragi, landare, fruitu edo lore edozein urte-sasoitan munduko edozein aldetan lor dezake orain ordaintzeko dirua duenak. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 323. orr.
eguzki sistemako planeta (3); gure planeta (17); hamargarren planeta (9); lur planeta (12)
planeta aurkitu dituzte (3); planeta bat aurkitu (5); planeta batean bizi (4); planeta berri (5); planeta berria (4); planeta gorrian (20); planeta gorriaren (7); planeta gorriko (12); planeta gorrira (12); planeta gorrira bidalitako (3); planeta gorrira iritsi (3); planeta gorritik (3); planeta mailako (8); planeta osoa (13); planeta osoan (6); planeta osoaren (5); planeta osoko (8); planeta osora (3); planeta sistema (6); planeta txiki (3)
pluton planeta (7); sedna planeta (3); ustezko planeta baten (3)
gure planetak (3); izarrak eta planetak (3)
gure planetako (5); lur planetako (4); marte planetako (4); planetako biztanle (3)
lur planetan (7); planetan bizi (3)
lur planetara (4)
gure planetaren (4); jupiter planetaren (3); lur planetaren (6); planetaren eraztunak (4); planetaren gainean (3); planetaren inguruan (4); planetaren orbitan (4)
lur planetatik (10); lur planetatik urrutien (3)