Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Plamaren laurden bat hartzen du argazki zuri-beltzak, baina neurria bezain deigarria du konposaketa ere. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 86. orr.
Hurrengo goizean, behingoagatik El Correo erosi, eta hantxe ikusi nuen neure argazkia lehen plaman. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 116. orr.
Ireki orduko, eta lehenengo orrialdean bertan, foto eder bat plauma osoan, eta izkirio hau oinean: "Antes de la traición". Txillardegi «Putzu», 1999 - 201. orr.
Lehen plamako albiste zena, albiste bitxien txoko-txokoan zokoratua dute orain komunikabideek. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 72. orr.
Lehen plamak albiste ditu Berlusconiren krisia, okupatzaileek Bagdaden hildako bost irakiar eta Cipollinik Tourrean izandako erorikoa. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 26. orr.
lehen plaman (3)