Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Plagiatu, denok plagiatzen dugu, ezinbestean. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 57. orr.
Beste dramagile bat plagiatu behar izan zuen, William Shakespeare ingeles arerioa, hain zuzen. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 101. orr.
Dirudienez, azpiko bizilagunak salaketa jarria zidan, goikoaren nobela plagiatzeagatik. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 22. orr.
Kontuak kontu, plagiatzea, zilegi ez ezik, ezinbestekoa da, eta ezinbestekoa dena ezin daiteke delitu izan. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 57. orr.
Ikasi dut, adibidez, plagiatu ere, gainerako gauza guztiak bezala, biotara egin litekeela: ondo edo gaizki. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 55. orr.
Kurriloa plagiatuz ikasi genuela gizakiok hizketan. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 268. orr.
ondo plagiatzeko (3)