Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zerbitzariari deitu eta galdetu nion ea eragozpenik izango ote zuen pizza hura berriz berotzeko sukaldean. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 166. orr.
Gero, aldiro eskatzen genuen pizza etxera. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 112. orr.
Edozein modalitatetan delarik ere -pizza, makarroiak, lasagna...-, pastak Italiako gastronomia ekarri ohi digu gogora. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 33. orr.
Gaur berriz esan dit pizza dastatu duela eta nazkagarria iruditu zaiola. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 61. orr.
Jatetxe italiarrean pizza jangaitzarekin deman ari nintzen bitartean, [...]. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 195. orr.
Pizza eta hanburgerren monokultiboa praktikatzen duten hamaika horiek etengabe biderkatuz doaz aurrera. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 41. orr.
Indaba erreak, zerealak, pizza, zopa edo saltxitxak. Berria - Gaiak 2004-09-18
Ez zitzaion camember gazta gustatzen eta asko, berriz, Margarita pizza. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 64. orr.
Pizza kaxak nongura, eta elkarrekin muturtuta eta deskuiduan bi borrokan hastekotan. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 60. orr.
AEBetako eskoletan bertan daude pizza eta hanburger etxeak. Berria - Kultura 2004-09-24
Pizza-banatzaileei eraso, ostu eta arrapaladan irten. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 43. orr.
Freskatu bat hartu, eta pizza zati bat jatera joan gintunan. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 175. orr.
Ez dago lekurik non ez den pizza papurrik edo Parmako gazta txirbilik. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 40. orr.
Auzapezak emana du baimen bat pizza saltzaile bati, posta gibeleko aparkalekuan astearte aratsaldetan 5 orenetarik 8 ak eta erdi artio komertsio horren egiteko. Herria 2004-01-01
Pizza-banatzaileei eraso, ostu eta arrapaladan irten. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 43. orr.
Telebista ikustea Coca-cola lata hustuez, pizza-hondakin fosilduez eta zigarrokinez zipriztindutako egongela baten erdian. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 65. orr.
Los Angelesko hondamendiak beste inmigratu saldo bat ekarrarazia zuen Paris aldera, fast-pizzaren espezialista gogorrak guztiak ere. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 113. orr.
Londresko hamaika pizza-egilek izan ezik, inork ez du dudatan jartzen Ingalaterrak Italia birrinduko duela. Lutxo Egia «Paperezko hegazkinak», 2004 - 41. orr.