Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

piztuera 1 iz hila piztea.

Kristoren piztuera.  Elizen arteko biblia   1 Ko 15,1 tit

Jesusen jaiotza, nekaldi, piztuera eta igokundeko misterioak begiratuz eta bereganatuz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 74. orr.

Beste garizuman, ordea, Jaunaren Piztuera bitartekoan, barau egin bezate.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 155. orr.

"Hilen piztuera" aipatzen zuela entzutean, batzuk barrez hasi zitzaizkion.  Elizen arteko biblia   Eg 17,32

Hildakoen piztuerarekin ere gauza bera gertatuko da: ereiten dena ustelkorra da, pizten dena ustelezina.  Elizen arteko biblia   1 Ko 15,42

Ezin, bada, ahantzi haragiaren piztuera, Azken Judizioa eta geroko tormentuak...  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 307. orr.

Badirudi etengabeko hil eta piztueraren bilakaeran gero eta jende gehiagok sinesten duela.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 196. orr.

Homeroren arabera, berriz, piztueraren zuhaitza da altza, eta Virgiliok ere halatsu zioen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 119. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Salmo hauek Ostiral Santutik Piztuera igandea arte esaten direla.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 81. orr.

Larrialdi- eta piztuera-garaia.  Elizen arteko biblia   Dn 12,1 tit

· Ouroboros beroa, ez Nietzschek eman zion norabide zorigaiztokoan, baizik eta gorputzez eta arimaz, kristau piztueran bezala.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 87. orr.

· Jesusek bere nekaldi-piztuerak lehenengoz iragarri.  Elizen arteko biblia   Lk 18,31 tit

3 irud/hed

Martxoaren hasiera, xaharren piztuera!  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 95. orr.

Egun hartan, Azpilen Jesusen piztuera ospatzen zen, eta egun berean, herri baten piztuera ere ospatuko zuten: horra hor, hasteko, zeru-lurrak uztarturik.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 90. orr.

Zetorren borrokari egitura iniziatikoa inposatuz, bere intuizio poetikoak herriaren azken piztuera probokatzea bilatzen zuen.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 16. orr.

4 sua edo kidekoak piztea.

Nekez irazeki zuen, barrez oraindik haren bisaia, garren piztuera etenak argiztatua.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 23. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

hildakoen piztuera (3); hilen piztuera (3); nekaldia eta piztuera (3); xaharren piztuera (3)

nekaldi piztuerak (7)

hildakoen piztueraz (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus