Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

piztitzar (orobat piztiatzar; Euskaltzaindiaren Hiztegian piztitzar agertzen da) iz adkor piztia handia.

behera begiratzean, piztitzar izugarri haiek ikusten zituen buruak uretatik aterata eta ahoak zabalik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 996. orr.

Lau piztitzar horiek munduan sortuko diren lau erreinu dira.  Elizen arteko biblia   Dn 7,17

Valdeorras inguruko mahasti okertuek harrizkoak dirudite, kuaternarioko piztitzarren saihetsak bailiran.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 42. orr.

Hara, ez goaz gero ezteietara, munduko bazterrak inguratzera baizik, eta erraldoiekin, herensuge eta piztitzarrekin harremanetan sartzera.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 112. orr.

Basotik irten gabe biziko zen aurrerantzean, bera zen piztitzar beldurgarriari zegokion legez.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 38. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus