Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

piztia (orobat pizti g.er. eta pixtia g.er.) 1 iz giza eskumendetik at bizi den animalia, batez ere etxeko abereentzat edo ehiza animalia txikientzat kaltegarri gertatzen dena, ugaztuna bereziki. ik basapiztia.

Mendera ditzatela itsasoko arrainak, zeruko hegaztiak, abereak, eta lurrean arrastaka dabiltzan piztia guztiak.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 17. orr.

Eman bitza lurrak mota guztietako bizidunak: abereak, narrastiak eta piztiak.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 16. orr.

Piztiek eta bertzelako animalia harrapariek urtero akabatzen baitzituzten abereak, etxe batekoak ez baziren bertzekoak.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 248. orr.

Kristauak piztietara botatzen zituzten, hau da, lehoietara.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 102. orr.

Bere basozainetako bat bidali du piztia ehizatzeko.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 56. orr.

Bi basapiztik odolustu zuten piztia, eta han ez zen gizonik ageri.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 147. orr.

Leizetik igoko den piztiak borroka egingo die, menperatu eta hil egingo ditu.  Elizen arteko biblia   Ap 11,7

Neure burua piztiaren ahutzetan barna ikusten bainuen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 7. orr.

Gero begi bat itxi zuen, piztia tiragunean dutenean ehiztariek ohi duten bezala.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 75. orr.

Arrazional hitzak bereizten du piztiengandik; eta hilkorra deitzeagatik jainkozkoen desberdina da.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 77. orr.

Hildakoek jarraitu egiten dute agertzen, sarraski bihurtuta, piztia batek janda. ama gainera etzan zitzaidan, babesteko, piztia baten erasotik gorde nahi banindu bezala.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 56. orr.

-Hona piztiak gizon eta gizonak piztia egiten dituena.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 89. orr.

Gaizkiaren piztia da hura, deabruaren sorkuntza bat.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 54. orr.

Haizeak orro ikaragarriak ateratzen zituen, zazpi mila deabruk hartutako piztia bailitzan.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 24. orr.

Hor daude piztien gordelekuak, zuloak, habiak eta ganaduaren azpiak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 21. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Elefantea piztia zintzoa, burutsua, zuzena eta legeak errespetatzen dituena delako.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 175. orr.

Piztia kaiolatu bat bezalaxe ibiltzen zen orain bere bizilekuan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 289. orr.

Hondamendiaren ondoko bakardadea, non babestu baikinen piztia zaurituek beren gordelekuan babesa hartu ohi duten bezala, desagertzen hasi zen.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 45. orr.

Oihana piztia arriskutsuz betea dago, mundu guztiak daki hori.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 117. orr.

Euskal basoetako piztia madarikatua.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 132. orr.

Txori-tiroka aritzen zen gaztelu inguruan, piztia handiren bat ehizatzeko ordua iristen zen arte.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 122. orr.

Piztia beldurgarrienei jarraitzen ohituak zeuden ehiza zakur sendoenak hartu, eta ehizara abiatu ziren.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 123. orr.

Guztiek harriduraz begiratu zioten piztia higuingarriaren gorpuari, eta zaldiek uko egiten zioten bertara hurbiltzeari.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 143. orr.

Piztia harrapariak bezala egiten du orro.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 159. orr.

Piztia odoltzalea eta ikaragarria izateaz gain, perbertsitatez betetakoa da.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 55. orr.

Bizi-bizi mintzatzen zen, begiak apal, itxura hipokrita batez, beldur den piztia anker baten gisan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 151. orr.

Piztia gosetuak bailiran ekin zieten denek jakiei.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 104. orr.

Gero areago martirizatu zuten piztia errukarria.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 59. orr.

Uretako piztia guztiak esnatuak ziren.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 97. orr.

Berdin espazioan bizi den izarra eta ur tanta batean bizi den piztia mikroskopikoa.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 246. orr.

3 (pertsonei aplikatua, irain gisa)

Arduradunak, erantzuleak eta beste piztia batzuk.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 55. orr.

Nire haurtzaroan eta nerabezaroan bi pertsona gorrotatu nituen batez ere; hain zuzen, beste guztiek batera baino askozaz min gehiago egin zidaten bi piztia haiek, zauri orbainezinak utzi zizkidaten-eta hala gorputzean nola ariman.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 48. orr.

Biblian zu bezalakoengatik piztia likitsak direla esaten da.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 249. orr.

Kriminal hutsa naiz, zapoa, piztia zitala, eta erdeinu guztiak merezi ditut.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 138. orr.

Zeren eta ez bainaiz Hernán Cortésen, Pizarroren edo haien iduriko bertze piztia batzuen kastakoa.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 551. orr.

Hala, erraz sartu zen piztia Adelaren bizitzan, aurrena maitale gisa, eta gero droga-saltzaile gisa.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 207. orr.

Erretzaileok gero eta piztia bakartiagoak bilakatzen ari gara azken bolada honetan.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 65. orr.

Nik ez nekien zeinen alde zegoen hura, piztia harengandik edozer espero baitzitekeen, baita poliziaren sator izatea ere.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 59. orr.

Pertsona baino gorila hordi, lehoi odolzale, piztia anker.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 153. orr.

Piztia etxekaltea, horixe baino ez haiz.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 107. orr.

Ai, piztia intzestu-egile, ezkon-nahasle horrek.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 60. orr.

Piztia baten atzaparrak idatzi du hau, ez gizakibaten eskuak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 374. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Sutan zeuden basoetatik piztia samalda bat atera zen ihesi.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 150. orr.

Piztia erakusketaren jabeak bere morroiaren goraipamen sutsuena egin zion, jakina.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 51. orr.

Nazkagarria zen egiaz piztia-hezleak eskaintzen zuen ikuskaria.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 59. orr.

Tomahawk edo Trumoi Burrunba izeneko piztia-bezatzaile apatxe beldurgarria.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 49. orr.

Poesi ehiztariak sentitzen duena ez da piztia ehiztaria mugiarazten duenaren ezberdina.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 53. orr.

Ager itzazu erruok hain antzetsu, non askatasunaren orbanak dirudiketen, gogo-barren sutsu baten eztanda gartsua, piztia-halakotasun bat odol bezatugabean.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 70. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Horretan ahuntzak zaintzen ari zen haur bat etorri zen, zigor batekin, eta giza piztia nardagarri hari joka eraso zion.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 216. orr.

Venusen ezteietan eta basa piztien erditzeetan.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 209. orr.

Hala baitira zure zentzumenak, basa eta piztia bizitzara emaniko ahalmenak.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 37. orr.

6 (izenondo gisa)

'Bertze' diot, ez bakarrik Indietako tigre hura bertze tigre bat zelako, bertze mota eta bertze molde batekoa zelako ere bai, handiagoa eta piztiagoa.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 563. orr.

Izan ere, [eltxoa] azeria eta otsoa baino mila aldiz tipiagoa bada ere, otsoa baino otsoago da eta azeria baino azeriago eta piztiago.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 566. orr.

Hara artekoan, behintzat, itsasoa gizasemeok, aldez edo moldez, mendean har genezakeen animaliatzat izana nuen, baina ondo ohartu nintzen; itsasoak bazekien piztiago izaten.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 14. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus