Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

piztaile (orobat piztale g.er.) 1 izond/iz pizten duena.

Abertzaletasunaren piztailea.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 208. orr.

Arrazoimena izan liteke, hiru (arrazoimen absolutua izateko baldintzarekin!) Ilustrazio berriaren piztailea.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 168. orr.

Ez dela eta badela, sesioan nahastu dira berriz ere, azkenean zotz egitea erabaki arte, zoriak hauta dezan lehen piztailea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 89. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Mikatzegia [txakolina], aukeran, eta buruko min piztaile.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 90. orr.

Gizalegezkoa izango da, beraz, ideia-piztaile izan ditudan lagunak aipatzea eta nire esker ona adieraztea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 8. orr.

«Ilusio piztaile» ikusten du proiektua Mendiluzek.  Berria - Kultura   2004-09-29

Nor da konspirazio honen su-piztailea?  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 206. orr.

Historia dela bazter nahasle, eztabaida piztaile, ez bere baitarik, neutroa baita -izan behar luke segurik- baina gizonek bereganatzen baitute beti eta hola bata bestearen kontra altxatzen direlakotz.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 155. orr.

Oroigarri harrizko eta hitzezko horiez gain, ba omen ziren kontatutako gertakizunen oroimen-piztaile ziren hainbat errolda eta heretikoen aurka egindako autoaren agiriak Durangoko elizan.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 211. orr.

Protestantak direla gehienetan kalapita piztale.  Herria   2002-08-01

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus