Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Nik badiat pizarren bat emakumetik, aurkiren bat ere bai iraultzailetik, eta umetik berriz dexente. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 102. orr.
Belar pizar batzuen xerkan. Jose Angel Irigaray «Denboraren mugan», 2005 - 79. orr.
Lasto pizar lokaztuak maila guztietan. Patata pizar bat ereiteko, gorotz harrotzen aritu nintzen atzo zortzi. Sos pizar batzuk eskuratzen badituzte, hainbat hobe nire ondorengo azkazien! Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 17. orr.
Diru pizarren bat erdietsi bezain azkar ardo botila erostera joaten zen. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 83. orr.
Jokalari handiek orduan jokatzen zuten jokoa, eta begibakarra, lau erregela ikasi zituela aitortu ondoren, aulkian eserita hasten zen jokoan, erabat baldar hasieran, poliki-poliki galduz katanarruan gorderik zeramatzan diru pitzarrak. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 50. orr.
Egia esan, duten haragi pizarrerako, prestatzeak lan gehiago ematen du. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 77. orr.
Zigor bera bilduko zuen otoitza burutu gabe ogi pizarrik txikiena ahora eramatera ausartzen zenak. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 164. orr.
Kontakizunari gatz-ozpin pizar bat erantsi nahirik, ehorzketaren inguruko xehetasun makabro-barregarrietan luzatu nintzen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 103. orr.
Goizetik lanbroa eta langar pizarra aritu du. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 93. orr.
Haize pizar bat bazetorkien mendebaldetik, alde hartako mendi elur zurituak axaletik ukitu ondoren, eta orratzak izan balitu bezala ziztatzen zituen almadiako bidaztiak. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 401. orr.
Legelariak ele gozo eta ikasia zuen, ore fin eta eztia, latin, gaskoi eta gaztelania pizarrez Zuberoako moldearen irinean prestatua. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 86. orr.
Adimen pizar baten jabe denetik ez zen huts egiten nion lehen aldia. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 80. orr.
Gerri puztua desagertua zitzaion eta irriño mehe batek bizi pizar bat eransten zien haren mazelei. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 182. orr.
pizar bat (5); pizar baten (3); sos pizar batzuk (3)
sos pizarrak (3)
pizarren bat (3)