Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pixoihal (orobat pix-oihal g.er.) 1 iz haur txikiei ipurdi aldeanpixa xurgatzeko ipintzen zaien oihala edo zelulosazko azpiko galtza.

Pixoihal bat ipini beharko dizut.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 111. orr.

Pixoihalak aldatzen pasatuko genuela iraultzarako behar-beharrekoa genuen denbora.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 16. orr.

Sukaldera bueltan, pixoihal zikina zaborraren kuboan sartu zuen, duda eginez; ez zekien sekula pixoihalak sukaldean zeuzkan hiru kubotatik [...] zeinetan bota behar zituen, are gutxiago, kasu honetan bezala, pixoihalak gai organikorik bazuenean.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 102. orr.

Gero beste pixoihal handi bat hartu zuen paketetik, izara gainean zabaldu zuen, lehengo maniobra kontrako norabidean egin -aitonaren gorputza biratu pixoihal berriaren gainean pausatzeko, alegia- eta itxi egin zuen.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 101. orr.

Giza bizitzako aro bat, pix-oihaletako haurraren idioziaren eta gaztaroko erotasunaren tartekoa.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 138. orr.

Biberoiak, aulkitxoak eta pixoihalak, beraz, ipuinekin, panpinekin eta margoekin nahasten dira  Berria - Harian   2005-10-28

2 (hitz elkartuetan)

Lurrean zegoen haurra, auto-aulki batean jarrita, mila gauzaren artean, maletak, saskiak, kapazu bat, jostailuak, eta pixoihal pakete bat.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 71. orr.

Karl Dombrowski multimilionarioaren alaba gazteena zen hura -eskuarki Pixoihal-banaketaren Erdialde-Mendebaldeko Erregea deitzen zioten harena-.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 46. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus