Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bigarren fase batean, finean, pilula-dosiaren gutxitzearekin batera, bizigogoa berreskuratzen da, hilabete luzeetako tratamenduaren ondoren, pixkanakako prozesu batean. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 159. orr.
Irtenbidea egokitzapen kontziente eta pixkanakako baten antzera planteatzen badugu, [...]. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 88. orr.
Muga-gerraren crescendo-ak, botere militarraren orekan pixkanakako aldaketa hau eragin zuenak, poliki-poliki ahuldu egiten du horretan sartutako zibilizazioa, bere diru-ekonomia zerga-karga gero eta handiagoaren mende jartzen baitu. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 150. orr.
Zutik eta begira-begira nengoen, zuhaitzaren pixkanakako eroriak hipnotizatuta baninduka bezala. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 14. orr.
Aldi hau beltzen salerosketaren pixkanakako beheraldiak markatu zuen, debekatu egin baitzuten, ingelesek aurrena eta frantsesek gero. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 51. orr.
Greenspanek interes tasen pixkanakako igoera aipatu zuen. Berria - Ekonomia 2004-06-09
Esnatze leuna izan zen, pixkanakakoa, erabat ohartu zen arte argiak zuzenki jotzen ziola begietan. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 241. orr.