Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kontuan izan behar da pixagura, adibidez, erabat prozesu biologikoa dela, eta grina sexuala -edo desio sexualaren falta, hobeto esanda-, berriz, kulturak oso baldintzatuta daukala. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 173. orr.
Pixagura genuela abisatu eta une batez mendialderantz ezkutatu ginen Silbia eta biok. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 21. orr.
Gero, pixaguraz zegoela esan, eta komunerako bidea hartu zuen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 312. orr.
Hartan, pixagura egin baitzitzaidan, zubitik ibai ertzera doazen harmailak jaitsi nituen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 300. orr.
Pixagura handia sentitzen nuenez, izara eta burusia alboratu eta ohetik irteteko keinua egin nuen. Aitor Arana «Onan», 2000 - 52. orr.
Pixagura ere ikaragarria, giltzurrunek hustuketa exigitzen zioten. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 150. orr.
Ordurako, pixagurea praketan behera joanda zitzaidan, istil bat sortzeraino. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 71. orr.
Badut beste bat, urdurixkoa [...] beti pixagura dena. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 20. orr.
Herriko taberna ikusi zuten eta baita hargatik atsegin handia izan ere, biak ala biak pixagurak baitzeuden aspaldian. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 17. orr.