Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
pitotx iz ugaztun haragijalea, buru-txikia, gorputz-mehea eta buztan-luzea, ilea leuna eta sarria duena (Martes martes). ik pututx.
Idi, zerri eta oilo ugari dago, azken hauek pitotxa eta lepazurien begipean. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 22. orr.
Bazterretako mahainetan, zernahi abere motaren ezurdurak badaude: azeri, zaldi, orkatz, pitotx, itsas-otso, xori, arrain, gau-iñara, apo, suge eta bertze... Gero, ilaje larreko pitotx-larruz egindako gainjantzi bat atera zuen beste arropa-kutxa batetik, eta bizkar gainetik jarri zion Norari, luze-laburrean ongi ote zeukan ikusteko. Herria 2004-03-18
Gero Andreasi musu eman eta, pitotx-larruzko gainjantziaz babesturik, ontzigaina moilarekin lotzen zuen egurrezko zubixka jaitsi zuen. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 156. orr.