Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Pito luzeak estaltzen zizkien oihal txikiez jantziriko indio matxetedunak. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 16. orr.
Pitoarekin pentsatzea buru hutsez pentsatzeari uko egitea da, eta etorkizuna eta segurantzia bezalako fantasma bizi-galgarrien mendean ez errenditzea. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 91. orr.
Nagusi pitoa, ez bestea! Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 42. orr.
Hondarrean, eskerturik egon beharko zaie Sorbonako doktore pitoei. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 21. orr.
Lüküzeko baroia, pito traidorea / Zangopilatua du bere ohorea Nabarrenkoxen fini haren adorea. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 227. orr.
Ugaldeko atsoaren afera horrekin pitoarena baizik ez zarete egiten ari kazetari guztiak, nork handiagoa erranen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 243. orr.
Horren arabera, euskal letrak soilik doktrina emateko, moralizatzeko, herri hau salbatzeko, kongresu pitoak jendaje pitoekin egiteko eta poliki kobratzeko erabili behar dira. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 190. orr.
Bost pito niri proposamenak! Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 198. orr.
Hollywood eta Vineko kantoian larrua jo nahi badio, niri bost pito. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 44. orr.