Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pisutsu (orobat pizutsu g.er.) 1 izond pisu handikoa.

Metalez betetako zakukada pisutsu bat lepoan hartuta N-1 errepidea zeharkatu eta Pasaiara korrika ihes egiten zuten iluntasunaren zerbitzari haiek.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 40. orr.

Ate pisutsua bultza eta barrura sartu zen.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 101. orr.

Oteizaren eskultura pisutsu baten ondoan.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 166. orr.

Arma pisutsuak dira, merkatuan nekez topatzen direnak.  Berria - Gaiak   2004-05-04

Errezelak berak, teatro bateko teloiari lapurtuak dirudite; granateak eta pisutsuak dira.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 98. orr.

Horretara, badiogu zerua "ez dela arina ez pisutsua", "aldagaitza" dela.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 145. orr.

Handia eta pisutsua da, bikaina blokeoak egiteko.  Berria - Kirola   2004-10-16

2 irud/hed

Kirxaren betazal pisutsuak lehengoz altxatu ziren gazteari begiratzeko.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 71. orr.

Trinitik irakurtzen dituen hitzak karga pisutsuak dira.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 135. orr.

Abizenaren zama pisutsua dela medio.  Berria - Kultura   2006-01-26

Haren estutuan urteen zama nabari zen, edo urteak baino zama pisutsuago bat.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 100. orr.

Ez du zergatik gastu pisutsua izan behar gobernuarentzat.  Berria - Ekonomia   2004-02-10

Arrazoi pisutsu bat behar zen, hura bezalako gizon batek halako ahaleginak egin zitzan loro bat berreskuratzeko.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 461. orr.

Antzinako obra horietan halako gauza bat baiesteko edota ukatzeko argudio pisutsuak eta ahalegin handiak aurkitzean, [...].  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 185. orr.

Argumentu pizutsuagoak jin arte ezin dugu pentsatu jokamolde anti euskaldunean sartuak direla.  Herria   2005-08-04

Zeren zinez izan baitzitekeen pisutsua eta karga handikoa harentzat aitaren uztarria.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 195. orr.

Larrua jotzea ez da gauza bera kokainarik gabe, eta bizitzaren zama bera ere askozaz pisutsuagoa da azukre beltz dosirik ez badago.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 20. orr.

Nork bere ezinegon pisutsua ahalik eta arinen bizkar gainean eramanez.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 110. orr.

Bazirudien besoen inguruan lurrinezko eraztun pisutsu batzuk kiribilduta zeuzkala.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 89. orr.

3 (adizlagun gisa)

Leihoko argi horiaren bestaldean trailer bat zihoan pisutsu eta nekez.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 102. orr.

Neu ere pisutsu, zorabiaturik sentitzen nintzen, ontzi batera igotzean bezala.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 226. orr.

Gorpua espaloi eta bidearen ertzera jausi zen, pisutsu.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 55. orr.

Izua sentitzen zuen bihotzean, irin-zakuz zamatu balute baino askoz ere pisutsuago.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 66. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus