Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Nola ibai harro batek pisudunak hondoratu eta pisu gabeak azaleratzen dituen, hala Praga kanpotarrak etxekotu eta etxekoak erbesteratu egin dituen hiria da. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 259. orr.
Garrak gorantz sortzen eta handitzen dira eta labore mardulak eta zuhaitzak gorantz hazten dira, pisudunek, berriz, eurenaren arabera, denek beherantz tiratzen dute. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 109. orr.
PSE-EErentzat garrantzi berezia dauka PSOEren zuzendaritza federalean ordezkaritza pisuduna izatea. Berria - Euskal Herria 2004-07-03
Soinu indartsua dauka Marshallek, pisuduna. Berria - Kultura 2004-08-26
Alemanez hirurak dira fonema, alemanaren sistema fonologikoan bokal biribildu eta ez-biribilduen arteko aurkakotasuna pisuduna baita, eta baita aurreko eta atzeko bokalen artekoa ere. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 157. orr.