Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
pistoleta (orobat pixtoleta, piztolet g.er. eta pixtolet; Euskaltzaindiaren Hiztegian pistoleta agertzen da) 1 iz ipar pistola.
Ez dute holakorik eginen, atxikiko baitituzte ez bakarrik ganibetak bainan ere pistoletak eta kalaxnikovak. Herria 2004-09-09
Gehiagokorik gabe pistoletarekin tiratu zion. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 181. orr.
Jakin genuen ere Delestrain generala, frantsesen buruzagia, SS ofizier batek piztolet tiro batez hil zuela. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 132. orr.
2 (izenondo gisa) bitxia.
Ez dut batere gogorik, matematikako lan pixtolet horrengatik gauaren komisaldegian pasatzeko! Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 136. orr.
3 pistola txikia.
Firebird irakurri zuen pistoletarik baten alboan. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 294. orr.