Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pistola 1 iz su arma motza, esku batez erabiltzen dena. ik errebolber.

38ko errebolber bat eta 9 laburreko pistola.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 178. orr.

Sei tiroko pistola bat eman zidan, kanoi luzekoa, beterik.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 82. orr.

Aukera ezak: pistola, mosketea, arkabuza?  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 360. orr.

Erriflea lurrera joan zen, eta pistola bat azaldu zen gizon beltzaranaren eskuan.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 189. orr.

Kontrabandoan ekarritako Tiro Lehiaketetako arauzko 22ko Colt pistola.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 247. orr.

Eskua poltsikotik mugitu gabe, une batetik bestera pistola ateratzeko prest.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 53. orr.

Halako batean, pistola baten muturra lokian, Anton ikusi duzue polizia baten mende.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 18. orr.

Pistolari segurtagailua kendu eta, kontu handiz, burua atera nuen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 120. orr.

-Zutik! -agindu zigun pistolarekin kanoia guregana begira-.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 54. orr.

Pistolaren errekamara eta kolpekaria zuzen zebiltzala egiaztatu zuen.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 136. orr.

Pistolaren aho beltza bere bularrari begira ikusi zuenean, hazi egin zela diote, harrotu edo.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 34. orr.

Pistolaren katuan behatza, mehatxuka ari zaizkizue oraindik.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 19. orr.

Beldurrak airean zegoen MTGD, pistolako katu gainean dardarka zeukalarik hatza.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 510. orr.

Eskuak min ematen zidan, hain finki ari bainintzen pistolaren ipurdia estutzen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 205. orr.

Kargatu zuen pistola, zabaldu zituen zangoak apur bat, luzatu zituen besoak aurrerantz, ezer esaten hasi beharrik gabe, pa, pa, pa, pa hasi zen behin eta berriro benetako tiroak tiroka.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 92. orr.

Panoramika bat, baina kameraren ordez pistola duela.     «Kuskue tanden», 2004 - 185. orr.

Marrok pistola tirabidean ipini zion, tiro egitera balihoa bezala.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 104. orr.

Pistola enkaskillatu egin zitzaioneko itxura egin zuen, jakina, orain guztiak enkajatzen zuen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 176. orr.

Pistola deskargatu bitartean, katuari eragin dio nahi gabe.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 19. orr.

Balak atzera kargadorean sartu, eta pistola armatu nuen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 77. orr.

Ustekabeaz baliaturik, zutitu eta pistolaz destatu nuen SSen talde txunditua.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 283. orr.

Aitari begiratu eta ikusi nuen pistola zorrotik atera zuela.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 283. orr.

Pistola ezkerretara mugitu nuen metrailetadunari tiro egiteko.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 121. orr.

Hartu pistola eta danba buruan, eta zaldia isilik betiko.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 226. orr.

37 kalibreko pistola eskuartean zuela.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 128. orr.

Jostailuzkoa zirudien pistola bat, peluka beltzaran luze bat eta pastazko betaurreko batzuk besterik ez.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 193. orr.

Gizon bat atxilotu dute Andoainen pistola baimenik gabe edukitzeagatik.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 192. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Pistola automatikoa hartu, segurua kendu, txaketaren patrikan sartu, eta besteengana hurbildu nintzen.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 97. orr.

Pistola isilgailuduna artean han ote zegoen begiratzera zihoala.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 95. orr.

Mary Balester gerrian zeukan pistola gakotuarekin jostatzen ari zen.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 114. orr.

Zoruan eserita, pistola iluna dardaraka airean.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 132. orr.

Pistola kargatuari bi hatzekin heldurik, uretara erortzen utzi nuen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 227. orr.

Zilarrezko pistola txikia atera zuen mesanotxearen kaxoitik.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 183. orr.

Metalezko pistola handi bat erosi nuen.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 21. orr.

Garbi esan zuela gezurrezko pistola zela.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 13. orr.

Plastikozko pistola bat hartu, eta lapurreta egin du bankuan.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 82. orr.

Kargadorea kentzen nion pistolari eta, gorantz begira, bi eskuekin heldu, benetako pistolak bi eskuez hartu behar direla ikasia nuelako.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 123. orr.

Antzinako pistola bat zen, sei kartutxokoa.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 74. orr.

Emaguzu pistola madarikatu hori behingoz.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 116. orr.

Terrorismoaren aurkako legeak dinamitazko ekintzak hartzen ditu, eta ez pistolazkoak.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 109. orr.

· Pistola ipurdi zilarkaradunak ikusmiran zuen morroi zurbildua.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 22. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Uhalak estutu eta pistola-zorroa ezkerreko besazpian egokitzen nuen bitartean.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 44. orr.

Arroilatik gizon bat irteten ikusi zuten, pistola-muturra berengana luzaturik.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 117. orr.

Laster, izugarrizko karraska-hotsa entzun zuten, pistola-tiro bat bezalakoa.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 271. orr.

Pistola jokoa egin zuten, masoien kanpo santuaren ondoan, eta pistoleroak lurra musukatu zuen hilzorian.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 87. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

-Scalako kritikari musikala izan behar da, tonalitateagatik bereizten jakiteko nola egin ote den tiroa, errepikapen-pistola batekin ala danbor-errebolber batekin!  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 348. orr.

Handik segundo batzuetara, ziplo akabatzen dute animalia aire-pistolaz garunean sartzen zaion iltze batez.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 270. orr.

Jojok pistola bat zuen eskuetan, [...] ur-pistola baten modukoa, nik dakidala...  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 222. orr.

Jolas-pistola edukitzea ez dago debekaturik.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 168. orr.

Beste guardia zibilak, teilatu eta leihoetatik tiroka hasiko zirela pentsatu nuen, eta gogor heldu nuen ene jostailu pistola eskuan.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 34. orr.

5 irud/hed

Nemesio Arozenaren ilobaren atelierretik datoz, pistola neumatikoz josten dituzte orain arrain kaxak.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 280. orr.

Pistola pneumatikoarekin burua zulatu diote Dianari, eta seko erori da.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 153. orr.

6 pistola metrailadore

Austrian egindako pistola metrailadore bat eman nion: 7,65 milimetroko "Scorpion" bat.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 144. orr.

Pistola-metrailadore bat zuen eskuan.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 162. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus