Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lehenengo garaietako lurrun-makina, pistoia zilindro baten barruan mugitzen zena, atzera-aurrerako motor xume eraginkor bat zen; ura ponpatzeko erabiltzen zen batez ere, pistoiaren gora eta beherako mugimendua oso egokia baitzen horretarako. noiz arte funtzionatu behar dute pistoi, balbula, magneto, engranaje multzo horiek? Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 47. orr.
Galdara presiorik gabe dago, makinako pistoiak geldirik daude. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 53. orr.
Zeren eta beraiek egiten baitzituzten kartutxoak, hartu azala, polbora sartu, tako biribilarekin estutu, gero perdigoiekin bete eta, kartoiarekin itxi ondoren, atzetik pistoi berria ezarrita, tiraldi bakoitzeko aldatu beharra egoten zen pistoia. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 38. orr.
Garai hartan armak muturretik kargatzen zituzten, lehenik piztona, gero bolbora eta azkenik perdigoiak edo draiak. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 85. orr.