Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pirritan (orobat pirrikan) 1 adlag jira eta bira.

Harri bihurtu eta pirritan joan zen harribitxi-bilatzailearen oinetara.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 45. orr.

Bere eskuetatik ihesi joandako pistola eta linterna ikusi zituen, azken hau zoru gainean pirritan zihoala, eta argitasuna behetik gorako itzal bitxiak sortuz zabaltzen zuela.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 161. orr.

Malkoak masailetan behera pirritan hasi zitzaizkion.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 471. orr.

Pirritan hasi zen, galdutako txanpon baten modura.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 318. orr.

2 irud/hed

Zurrumurruz beteriko merkatuaren hondotik oihartzunak altxatzen ziren, hotsak eta azantzak pirritan zihoazen goraino, urrutiko ekaitz baten soinua entzuten zen gauaren isiltasunean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 252. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

pirritan hasi (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus