Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Pepitak eguzkilorearen haziak zirela jakin nuen halako batean, eta ikaragarri arraroa iruditzen zitzaidan eguzkiloreak zuen eguzkiaren antza. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 317. orr.
Eta agure zahar hark bere esku parkinsonianoari eraginez agurtzen gintuen nahinondik, guk martxanteretan erositako txikleak, pepitak, erregalizak jaten genituen artean. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 108. orr.
Jendea adi-adi zegoen, pipitarik jan gabe, ez zen ezer entzuten ahal plato desestalian. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 136. orr.
Zaleei min handia egin zien zu harmailetan pipitak jaten ikusteak. Berria - Kirola 2006-02-04
Berak gorde ditu orri distizari orlegi iraunkorrak, baita pipita gorriminak ere, errege margokoak, eta baita nagusi-makila lerdenena ere. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 146. orr.
Ez dago han urrezko pipitarik, ezta urre zainik ere. Berria - Gaiak 2004-08-26
Zailena hautaketa dela, hondar artean urrezko pipitak aurkitzea. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 201. orr.
Oraintxe dago lore-pipita ttikiak botoi berdexka batean zetozenak hazten eta zabaltzen. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 379. orr.
Espainiera horren pipita gaztelania izango da; baina gero hispanitateko herrialde guztiek, bakoitzak bere izpiritua gehituz, denen artean mintzaira berri bat adelatuko dute. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 136. orr.