Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zalantza horrek jaten ninduen barrutik, pipiak zura bezala, eta ez neukan norekin barrena askatu. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 110. orr.
Hegoaldera begira egiten badira, beroaren eraginez pipia, sitsa eta harrak eta bestelako zomorro kaltegarriak sortuko dira, egurra janez mantentzen direnak. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2610. orr.
Margolan baten argazkia zen, pipiak jandako egurrezko markoan babestua-. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 230. orr.
Habe zaharrak ikusi zituen, pipien habi. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 174. orr.
Pipiak jotako zulotxoak xiringa batez xilofenaz bete litezke. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 54. orr.
Gauza zaharrak, abandonatuak, pipiak eta sitsak jotako gauzak nahi ditut. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 221. orr.
Egur hori ez baita ez pipiarekin, ez eguraldiarekin eta ezta denborarekin ere hondatzen. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 690. orr.
-Sukalde barruan ozta sartzen ziren, zutik eta estu, aulki apalen, mahai luze pipiak janaren eta leiharretan argazkiak ilaran zeuden armairuen artean. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 156. orr.
Erdiko buldara ispiluz daukan armairu zahar pipiak joa bazter batean. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 177. orr.
Oskola, bere begi dagoeneko itsuekin, poliki-poliki desintegratuz doa, eta edale, zedro, pipi ohia hor doa hegan berriro. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 303. orr.
Jakiak galdu egiten dira, jantziari pipia egiten zaio, zaldiak eta ardiak hil egiten dira. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 97. orr.
-Nolakoak zareten -erantzun zidan-, hiru egun etxetik kanpo, eta dagoeneko nostalgiaren pipiak janda. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 114. orr.
Eta hala abiatu nintzen egun batean Salamancarat, kontzientzia, beti bezala, eskrupuluaren pipiak jana eta zuhirindua. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 387. orr.
Burua erlijioaren eta nazionalismoaren pipiak janda geneukan. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 180. orr.
Teilatuak zahar manerak harturik gapeluaren pare, han hemenka pipi xiloak omen ditik. Herria 2003-09-18
Hainbertze jauntzi arropa, oraino estatu onean, moda aldatzeak zauritu dituenak, eta hor dagotzinak armariotan, pipien azkurri. Herria 2003-05-29
pipiak jana (3); pipiak janda (5); pipiak jotako (3)